Aragoiko Koroaren aurkako Gurutzada
Aragoiko Koroaren aurkako Gurutzada | |||
---|---|---|---|
Siziliar Bezperen Gerra | |||
Gironako setioa | |||
Data | 1284 - 1285 | ||
Lekua | Katalunia | ||
Emaitza | Aragoiarren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Aragoiko Koroaren aurkako Gurutzada, Siziliar Bezperen Gerraren kanpainia izan zen. Martin IV.a aita santuak aldarrikatu zuen Petri Nagusiak Sizilian aitasantutzaren lurralde batzuk konkistatu zituelako. Petri II.a bere aitonak bere erresuma Egoitza Santuaren feudo bilakatu zuenez, Martinek Filipe III.a Frantziakoaren semea zen Karlos Valoiskoari eman zion[1].
Eztabaida laster gerra zibil bihurtu zen, Petriren anaia zen Jakue II.a Mallorcakoak frantziarrekin bat egin zuelako. 1284an, 16,000 zaldun, 17,000 arkulari, 100,000 oinezko eta 100 itsasontzik osaturiko frantziar armada Rossellón sartu zen. Hala ere, katalanek ez zuten atzerritar armada onartu eta matxinotu ziren. Elne hiriak, Bâtard de Roussillon izeneko nobleak zuzenduta, gogor eutsi zion etsaiari eta armada frantziarrak okupatu zuenean sarraski handia jasan zuen[2].
1285ean Filipek berak saiatu zuen Girona setiatzea. Hiria lortzean, Karlos koroatua izan zen. Baina aurrerapenak Roger de Lauria almiranteak geldiarazi zituen. Les Formigueseko itsas-guduan menderatuak izan ondoren, disenteriak gurutzatuak sarraskitu zituen[3]. Filipek gaixotasuna ere pairatu zuen eta Filipe oinordekoak ituna sinatu zuen erret-familiak Pirinioak zeharka zitzatela. Armadak, ordea, ez zuen eskubide hori lortu eta Col de Panissarsen hildako asko izan zituen. Frantziako erregea Perpignanen hil eta Narbonnen lurperatu zuten.
Kapetoentzat zorigaitza bazen ere, Mallorcako erresumarentzat izugarrizko hondamendia izan zen[4]. Hurrengo urteetan zehar, Petriren semea zen Alfontso III.ak Mallorca, Eivissa eta Menorca konkistatu zituen. 1295ean, Anagniko ituna sinatu zuten alde guztiek: Jakuek bere uharteak berreskuratu zituen eta aita sainduak Alfontsori bere erresuma itzuli zion.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Jordan, William Chester: Europe in the High Middle Ages. Londres: Viking, 2003
- ↑ Joan-F. Cabestany i Enric Bagué, Història de Catalunya ISBN 84-390-0125-8
- ↑ F. Xavier Hernández, Història militar de Catalunya ISBN 84-232-0638-6
- ↑ Chaytor, H. J. A History of Aragon and Catalonia. Londres: Methuen, 1933