Art toy
Art toys edo deseinezko jostailuak edizio mugatuan egiten diren bilduma egiteko jostailuak dira, hauek artista eta desein-egileek sortzen dituzte. Jostailu hauek hainbat materialez egin egon daitezke, hala nola plastikoa, biniloa, egurra, metala edo papera.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lan artistikoak bezala ikusiak dauden jostailuen historia 90eko hamarkada erdialdean hasten da Hong Kongen , Michael Lau eta Eric So artistek bilduma egiteko publiko heldu batengana zuzenduriko jostailuen bertsio mugatuak egiten hasi zirenean binilo suabearekin.
Mugimendu herritar horrek ondoren art toy edo vinyl izena hartu zuen, eta oinarri beltz edo zuri baten gainean bost eta hogei zentimetro bitarteko panpinak egitean zetzan. Artista eta desein-egile batzuek Mickey Mouse bezalako marrazki bizidunetako pertsonai ikonikoak berrerabiltzen hasi ziren.
Ezagun eginez zihoan heinean, margolari, grafiti-egile, komikigile eta irudigile handiak hauek pertsonalizatzen hasi ziren, ez bakarrik ekialdeko herrialdeetan, baizik eta segituan merkatu europar eta anglo-saxoira jauzi egin zutelarik.
Gaur egun, jostailu hauek salduz jarduten diren enpresak dira, hauei bozgorailuak, koloretako argiak, laser-izpiak, USB memoriak eta disko gogorrak bezalako osagarri teknologikoak gehitu zaizkie zenbaitetan.
Hala ere, Art Toyaren joera artistikoari oraindik elitearen artean eusten zaio; izan ere, pezak garestiak izaten jarraitzen dute oraindik.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biniloa (vinyl toys) , ABS, egurra (wooden toys), erretxina (resin toy) edo papera (paper toys) bezalako materialekin irudiak sortzea da helburua. Handi-txikia aldatuz doa: 2,5 hazbetetik 16,5 hazbeteraino, nahiz eta eskala handiko irudiak sortu daitezkeen erakusketa edo bildumazaleentzako, eta hauek gehienetan berina-zuntzaz eginak egoten dira. Irudiak hauek ez dira 2000tik gorako sailetan egiten, eta, horregatik, bildumazaleentzako pezak dira, horietako baten bat gurtzazko gauzaki bihurtzeraino.
Peza bakarra sortzeak dakarren kostu handia kontuan harturik, batzuetan, zuriz margotutako irudiak egiten dira, margo-oihal moduan erabiliak ondoren artista bakoitzak bere gustuen arabera pertsonalizatu dezan, peza bakarrak sortuz. Custom toys (jostailu pertsonalizatuak) deiturikoak dira.
Deseinezko jostailuen industria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irudi-mota honengatik apustu egin duten enpresa ugari daude (hauetako batzuek eginkizun bat eman die irudiei), Paul Bunditzen Kidroboten kasuan bezala, zeinak hasieratik jostailuen aldeko apustua egin zuen adierazpide moduan. Beste hainbat enpresa ere existitzen dira munduan zehar industria honi eskainiak, besteak beste, Toy2r Hong Kongen, Coltte Frantzian edo Vinyl_Escape Espainian.