Astore
Itxura
Astore | |
---|---|
Mota | Enpresa pribatua |
Sektorea | Kirol arropa eta materiala |
Sorrera | 1989, Arrasate |
Merkatuak | Euskal Herria, Katalunia, Espainia eta Hego Korea |
Webgunea | https://www.astore.es |
Astore Import Arrasate enpresaren hiru marka komertzialetako bat da, aztore hegazti izenaren forma dialektal bat hartuta. Import Arrasate eta Astore 1989 urtean sortu ziren Arrasaten (Gipuzkoa). Enpresa honek kirol arropa eta harekin erlazionaturiko materiala ekoizten ditu. Familia-enpresa da jatorriz, bereziki Euskal Herrian ezaguna, bertako hainbat kirol talderen jantzi-hornitzailea baita. Euskal Herritik kanpo, merkatu berrietara heltzen saiatzen dihardu, besteak beste Kataluniako, Espainiako eta Hego Koreako talde batzuekin hitzarmenak sinatuz.
Kirol taldeen ekipamenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kataluniako futbol selekzioa
- Euskal Herriko futbol selekzioa
- Daejeon Hana Citizen
- Bucheon FC 1995
- Pohang Steelers
- Ciudad de Santiago
- Axa Marianistas
- Burlades Kirol Elkartea
- Atlético Mancha Real
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]https://web.archive.org/web/20100923212304/http://www.astore.es/astore-markaren-historia