Atzizki
Itxura
Atzizkia hitz baten erroaren atzean kokatzen den hizki (morfema) da eta, haren bitartez, hitz eratorri bat sortzen da, beste esanahi bat duena. Kategoria gramatikal berekoa (mendi izena + -txo atzizkia > menditxo izena) izan daiteke edo beste batekoa (mendi izena + -tsu atzizkia > menditsu adjektiboa).
Hitz baten lexema, sustrai edo gai baten ondoren eta morfema osagarrien aurretik jartzen den hizki edo hizkuntzetako eratorpen-morfema da, hitzari informazio gehigarria ematen diona. Horrela osatutako hitz berriari, hitz eratorri deritzo eta hori egiteko bideari, eratorpena.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikiztegian orri bat dago honi buruz: Kategoria:Atzizkiak . |