Edukira joan

Auriga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erromatar auriga

Auriga[1] biga- bi zaldik tiratutako ibilgailu arina- gidatu behar zuen esklaboa zen. Biga, erromatar batzuen garraiobidea zen, komandante militarrena bereziki. Euren jabearen segurtasuna euren eskuetan zegoenez, kontu handiz aukeratuak izaten ziren konfiantzazko esklaboen artean.

Beste teoria batek, erromatar garaipenetan erramu koroa eusten zuen esklabo bati ematen zitzaiola adierazten du. Esklabo honek, uneoro gogoratu gizon bat (bakarrik) zarela xuxurlatzen zuen, jenerala gehiegi harrotu ez zedin. Azken garaietan, hitza oso arrunta izan zen, eta edozein ibilgailuren gidaria adierazten zuen.

Zaldi lasterketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inperio garaian, asko igo zen lasterketenganako gustua, eta aurigak, jendetzaren idolo bihurtu ziren, kategoria ezberdinetan lehiatzen ziren esklabo eta libertoak izaten segitzen zuten arren: bi zaldiko bigak, hiruko trigak, lauko koadrigak, eta sei, zortzi edo hamar zaldik tiratutako gurdiak.

II. mendean, mila garaipen lortu zituzten aurigei miliario deitzen zitzaien. Errespetu eta ospeaz gozatzen zuten eta aberastasun handiak metatzen zituzten.

Ezagunenetako bat Kaio Apuleio Diokles izeneko hispaniar bat izan zen.[2] 24 urte eman zituen zaldi lasterketetan parte hartzen. Honen ohorez, monumentu bat eraiki zen erromatar zirkutik gertu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Auriga». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-08-13.)
  2. Irazustabarrena, Nagore. (2016-07-31). «Historiako kirolari aberatsena» Argia CC-BY-SA lizentzia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]