Auto-gidari
Auto-gidaria edo lasterketa-pilotua motor-kirol lasterketetan ibilgailu bat gidatzen duen pertsona da. Automobilismoko diziplina gehienetan, gidari baten eginkizuna distantzia nabarmen bat ahalik eta abiadurarik handienarekin egitea da, pistatik atera gabe. Dena den, gidari on batek beste neurri batzuk hartu behar ditu, hala nola, ibilgailuaren gehiegizko esfortzuak saihestea, abandonuak ekiditeko, eta pneumatikoen degradazioa eta erregaiaren kontsumoa murriztea.
Beste kiroletan bezala, urtean hamar milioi dolar edo euro irabazten dituzten gidari profesionaletatik hasita, lehian haien diru-sarrera txikiak gastatzen dituzten afizionatuetara daude. Lehiaketa batzuetan gidarien aldaketa behar da, bai gidari gehiagok parte har dezaten, bai iraupen-lasterketen kasuan atseden hartzeko.