Balsas (ibaia)
Balsas Mixteco, Atoyac, Mezcala | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 724 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 17°56′25″N 102°08′10″W / 17.9403°N 102.1361°W |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 113.100 km² |
Iturburua | Mexikoko goi-lautada |
Bokalea () | Ozeano Barea |
Balsas (gaztelaniaz: Río Balsas), Mezcala eta Atoyac ere deitua, Mexiko erdi-hegoaldeko ibaia da. Puebla estatuan sortu eta, Hegoaldeko Sierra Madre alderik alde igaro ondoren, Ozeano Barean itsasoratzen da.[1] 706 kilometro luze da, eta 122.987 kilometro koadroko arroa drainatzen du.[2]
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amacuzac ibaia deitzen zaio Morelosen, Mixteco Oaxacan, Atoyac Pueblan, eta Mezcala Guerrero estatuko Norte eskualdean.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Balsas ibaiaren arroan honako estatu hauek daude: Veracruz, Oaxaca, Puebla, Tlaxcala, Morelos, Mexiko, Michoacán, Jalisco eta Guerrero. Cutzamala eta Placeres del Oro, Guerrero estatuan, Calderón, Mexikoko estatuan, Amacuzac, Morelos estatuan, eta Tepalcatepec, Cupatitzio, Del Marqués eta Purungueo, Michoacán estatuan, dira ibaiadar nagusiak. Popocatépetl, Iztaccíhuatl eta Xinantécatl sumendietako elurraren urtzetik datorren ura jasotzen du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Balsas - North America. grdc.sr.unh.edu (Noiz kontsultatua: 2017-11-26).