Edukira joan

Calopteryx xanthostoma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Calopteryx xanthostoma
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaOdonata
FamiliaCalopterygidae
GeneroaCalopteryx
Espeziea Calopteryx xanthostoma

Calopteryx xanthostoma Calopterygidae familiako odonatua da.

Arra, Calopteryx generoan ohikoa den moduan, urdin metalkara da, baina hegalen oinarrian zati garden zabal bat du. Emeak gorputz berde metalkara, hegal ia gardenak eta pterostigma zuria dauzka[1].

Larbak ur garbi eta joaira lasaiko erreketan garatzen dira[1].

Iberiar Penintsulan, Frantziako hegoaldean (Loiraraino) eta Italiako Liguria eskualdean bizi da. Iparralderago Calopteryx splendens espezieak ordezkatzen du[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Calopteryx xanthostoma Faunarium.wordpress.com

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]