Christian Wolff
Christian Wolff (Wrocław, 1679ko urtarrilaren 24a - Halle, 1754ko apirilaren 9a) alemaniar filosofoa izan zen. Matematika-, filosofia- eta teologia-ikasketak egin zituen Leipzigen. 1706. urtean Halleko unibertsitateko irakasle egin zuten eta germaniar filosofia-lexikoa osatzeko lanetan jardun zuen. 1723. urtean Frederiko Gilen I.ak kargutik kendu zuen erlijioaren aurkako filosofia arrazionala bultzatzen zuelako, eta Marburgora jo behar izan zuen. 1740. urtean, ordea, Frederiko II.ak lehen zuen kargua itzuli zion. Leibnizen eragina izan zuen, eta arrazionalismoan oinarritutako metodo filosofikoa proposatu zuen. Obra nagusiak: Philosophia prima (1729), Cosmologia generalis (1731), Psychologia empirica (1732), Psychologia rationalis (1734) eta Theologia naturalis (1736-1737).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Christian Wolff |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.