Cox's Bazar
Cox's Bazar কক্সবাজার | |
---|---|
hiri handia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Bangladesh |
Bangladeshko bibhag | Chittagong |
Bangladeshko barrutia | Cox's Bazar District |
Upazila of Bangladesh | Cox's Bazar Sadar Upazila |
Izen ofiziala | কক্সবাজার Cox's Bazar |
Jatorrizko izena | কক্সবাজার |
Geografia | |
Koordenatuak | 21°35′N 92°01′E / 21.58°N 92.02°E |
Azalera | 649 km² |
Altuera | 3 m |
Demografia | |
Biztanleria | 167.477 (2011) |
Dentsitatea | 258 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+06:00 |
Cox's Bazar bengaleraz: কক্সবাজার Bangladesheko hego-ekialdearen hiria, arrantza-portua eta leku turistikoa da. Barrutiko egoitza da baita ere. Chittagong hiritik 152 kilometrotara dago. Hiriak 23,4 km2ko azalera du, 27 mahalla eta 9 auzo ditu. 2011an 265.500 biztanle zituen.[1]
Toponimoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriaren izena Hiram Cox kapitainarengandik datorkio. Lehen hiriaren izena Palongkee zen; Panowa ere beste izen zaharra zen, literalki "lore horia" bezala itzultzen dena. Beste izen zahar bat "Palongkee" zen. . Cox Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiaren partaidea zen. Hiriaren superintendente izendatu zuten Warren Hastings Bengalako gobernadorea izendatu zutenean. Cox Rakhinetik iheslariei lagundu zien, lurraldean kokalekuak sortuz.
Hondartza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu osoan ezaguna da, munduko luzeena baita. 120 km. ditu. Dena dela, kostalde honetan arrisku ugari daude, esaterako marrazoak.
Arriskuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bangladeshko kostaldean aldizka zikloi tropikalak eta luiziak gertatzen dira. Cox's Bazar eremua arrisku handiko eremuan dago metro bat baino gehiago igotzen baitiren mareek. Erradiazio tasak batez bestekoa baino altuagoak dira, bestetik.[2] Eltxoek kutsatutako gaixotasun ugari daude eskualdean.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Hiriaren ikuspegia.
-
Hondartza, munduko luzeena.