Diff'rent Strokes
Diff'rent Strokes | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Jeff Harris (en) eta Bernie Kukoff (en) |
Izenburua | Diff'rent Strokes |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 8 |
Atalak | 189 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | American television sitcom (en) |
Grabazio lekua(k) | Metromedia Square (en) , Universal Studios Hollywood (en) eta The Prospect Studios (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Herbert Kenwith (en) Gerren Keith (en) Mel Ferber (en) Tony Singletary (en) |
Gidoigilea(k) | Ben Starr Budd Grossman (en) Howard Leeds (en) Martin Cohan |
Antzezlea(k) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alan Thicke Al Burton (en) Gloria Loring |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | NBC American Broadcasting Company |
Hasiera-data | 1978ko azaroaren 3a |
Amaiera-data | 1986ko martxoaren 7a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
Diff'rent Strokes (euskaraz Modu Ezberdinak) AEBtako telesaila bat izan zen. 1978ko azaroaren 3tik 1986ko martxoaren 7ra NBC (1978–1985) eta ABC (1985–1986) kateetan aireratu zen. Conrad Bain, Gary Coleman, Todd Bridges eta Dana Plato aktoreek antzeztu zutelarik.
Euskal Herrian ETB2an Arnold izenburuaz gaztelaniaz aireratu zen. Ipar Euskal Herrian 1982an TF1 katean eta 1987-1991 artean La Cinq katean, 1991an TF1 katean eta oraintxuki AB1 frantsesez aireratua izan da, denetan ere Arnold et Willis izenburua. Aldiz, Hego Euskal Herrian 1991an Tele5 katean Arnold izenburuaz gaztelaniaz aireratu zen.
Geroxeago, 1987-1989 artean ABC katean aireratu zen Webster telesailak honekin antzekotasun handia izan zuen, hartan ere, arraza zuriko guraso batzuek afroamerikar mutiko umezurtz bat adoptatzen zuten komedia zelarik, baina honako honetan ez bezala jada arrakasta askoz ere apalagoa izan zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Philip Drummond (Conrad Bain) New York hiriko Park Avenuera begira dagoen luxuzko atiko baten jabea den aberats zintzo eta zorrotza da. Behinola, Drummondek Harlem auzoko afroamerikar bi mutiko adoptatu eta hezi egingo ditu, Arnold (Gary Coleman) eta Willis Jackson (Todd Bridges) anaiak. Bestalde, Drummondek Kimberly (Dana Plato) izeneko ileori kizkur, aurpegi eder eta izaera oneko berezko alaba bat ere badu. Lau pertsonaiak hauek 1970eko hamarkadako amaiera eta 1980ko hamarkadako lehen erdialdeko AEB eta mundu soko komedia telesail arrakastatsu eta ospetsuenetakoa antzeztu zuten.
Telesaileko esaldi ospetsuena honako zen: "Zertaz ari haiz hizketan, Willis?", Arnoldek bere anaiaren aipamen bati aurre egin nahi zion bakoitzean esan ohi zuena, edota "Zertaz ari haiz hizketan?" edonori jaurti ohi zion esaldia edo zerbaitek ustekabean harrapatzen zuen unean aipatzen zuen esaldia, jatorrizko ingelesezko bertsioan: "What'chu talkin' 'bout, Willis?"
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Conrad Bain: Phillip Drummond
- Gary Coleman: Arnold Jackson
- Todd Bridges: Willis Jackson
- Dana Plato: Kimberly Drummond (1978–1984, 1985-1986 noizbehinka)
- Charlotte Rae: Edna Garrett (1978–1979)
- Nedra Volz: Adelaide Brubaker (1980–1982)
- Janet Jackson: Charlene DuPrey (1980–1984 noizbehinka)
- Dody Goodman: Aunt Sophia (1981–1982 noizbehinka)
- Shavar Ross: Dudley Ramsey (1980–1986 noizbehinka)
- Le Tari: Ted Ramsey (1981–1985 noizbehinka)
- Mary Jo Catlett: Pearl Gallagher (1982–1986)
- Rosalind Chao: Chung andrea (1982–1983 noizbehinka)
- Steven Mond: Robbie Jason (1980–1985)
- Nikki Swasey: Lisa Hayes (1982–1986 noizbehinka)
- Dixie Carter: Maggie McKinney Drummond #1 (1984–1985)
- Mary Ann Mobley: Maggie McKinney Drummond #2 (1985–1986)
- Danny Cooksey: Sam McKinney (1984–1986)
- Jason Hervey: Charlie (1985–1986 noizbehinka)
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Colemanek antzeztutako mutiko lotsagabearen pertsonaia telesailaren arrakastaren gako nagusia izan zen. Paradoxikoki, aktoreak beti zuen haur itxura giltzurrunetako gaixotasun baten ondorioa zen, horregatik eta zuen garaiera txikiari esker telesailak iraun zituen 8 denboraldi luzeetan zehar 8 urteko mutiko baten itxura izatea ahalbideratu zuten.
Behin telesaila amaitu eta gero, Plato, Bridges eta Coleman berak "Diff'rent Strokes telesaileko madarikazioa" deitu zena jasan zuten, handik aurrera hiru aktoreak zoritxarrean erori baitziren, tartean droga eta sexu eskandaluak egon zirelarik, azkenean Dana Plato droga gaindosi batekin eta Gary Coleman erorketa baten ondorioz pairatutako garezur hemorragia batekin hil zirelarik.
Telesaila honek The Facts of Life izeneko spin-off edo jarraipena izan zuen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ben Starrrek idatzitako telesailak
- Martin Cohanek idatzitako telesailak
- Gary Colemanek antzeztutako telesailak
- Conrad Bainek antzeztutako telesailak
- Charlotte Raek antzeztutako telesailak
- Nedra Volzek antzeztutako telesailak
- Mary Jo Catlettek antzeztutako telesailak
- Dixie Carterrek antzeztutako telesailak
- Mary Ann Mobleyk antzeztutako telesailak
- NBCko telesailak
- Euskal Telebistan emititutako telesailak