Disnomia (satelitea)
Aurkikuntza | |
---|---|
Aurkitzailea | Michael E. Brown |
Data | 2005eko iraila |
Kategoria | minor planet moon (en) |
Ezaugarri orbitalak | |
Zeren satelite | 136199 Eris |
Ardatzerdi handia | 37.430 km |
Eszentrikotasuna | < 0.013 |
Orbita-periodoa | ~14 egun |
Makurdura orbitala | 142°±3° |
Goranzko nodoaren luzera | 126,17 |
Ezaugarri fisikoak | |
Erradioa | 257 km |
Masa | ? |
Dentsitatea | ? |
Grabitatea azalean | ? m/s2 |
Albedoa | ? |
Tenperatura | ? |
Itxurazko magnitudea | 23,1 |
Magnitude absolutua | 5,6 |
Disnomia (grezieraz: Δυσνομία), edo, ofizialki (136199) Eris I Disnomia), Eris planeta nanoaren satelite natural ezagun bakarra da.
Ezaugarri fisikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Satelitea Eris baino 60 bat aldiz txikiagoa da, eta 300-400 km-ko diametroa du. Keck eta Hubble teleskopioekin egindako behaketetan oinarrituta kalkulatu dira, gutxi gorabehera, gainerako datuak: Erisetik 37.370 km-ra dago, errotazio-periodoa 14 egun ingurukoa da, eta haren masa Pluton planeta nanoarena 1,27 aldiz litzateke.
Berak orbitatzen duen planetak baino 60 bat aldiz distira txikiagoa du. Horretan oinarriturik eta bi astroen albedoa antzekoa dela emanik kalkulatu da Disnomiaren diametroa 350 km ingurukoa dela, hau da, Erisenaren zortzirena.
Aurkikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2005eko irailaren 10ean aurkitu zuen Michael E. Brown-ek gidatutako ikertzaile-taldeak, Keck teleskopiarekin, Hawaiin.[1]
Izendapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasieran, «S/2005 (2003 UB 313) 1» behin-behineko izendapena esleitu zitzaion. Gero, «2003 UB 313» sateliteari Xena izena eman zitzaion, telebista-serie bateko emakume gerlari baten izenetik. Azkenik, Disnomia izen ofiziala eman zitzaion 2006ko irailean. Disnomia, mitologia grekoan, Eris jainkosaren alaba da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Brown, M. E.. (2006). «Satellites of the Largest Kuiper Belt Objects» Astrophysical Journal Letters 639 (1): L43. doi: . Bibcode: 2006ApJ...639L..43B..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Discovery of Gabrielle
- 2003 UB313, the 10th planet, has a moon!: Michael Brown-en webgunea Disnomiaren aurkikuntzari buruz