Donemiliaga
- Artikulu hau Arabako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Donemiliaga (argipena)».
Donemiliaga | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Araba, Euskal Herria | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Arabako Lautada | ||||||||||
Izen ofiziala | San Millán / Donemiliaga | ||||||||||
Alkatea | Erika Letamendi Hurtado (Euskal Herria Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | 01208 | ||||||||||
INE kodea | 01053 | ||||||||||
Herritarra | donemiliagar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°52′29″N 2°22′34″W / 42.874722222222°N 2.3761111111111°W | ||||||||||
Azalera | 85,41 km² | ||||||||||
Garaiera | 600-1.275 metro | ||||||||||
Distantzia | 28 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 726 (2023) 8 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,09 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 8,47 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 12,22 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 54,69 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 80,22 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % -1,57 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 8,99 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 23,72 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 8.6 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera data | 1360 baino lehenago |
Donemiliaga (ofizialki San Millán / Donemiliaga) Arabako ipar-ekialdeko udalerri bat da, Arabako Lautadako kuadrillakoa. Gasteiztik 28 bat kilometro ekialdera dago, eta Gipuzkoarekin muga egiten dute haren lurrek.
Aguraingo barrendegi batek bitan zatitzen du udalerria. Donemiliagak, bestalde, Donemiliagak ere badu esklabe bat Iruraitz herriaren mendebaldean.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguru naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zadorra ibaia udalerri honetan sortzen da, bai eta haren ibaiadarra den Erdoña erreka ere. Halaber, Araiaren ibaiadarra den Ametzaga erreka eta honen adarrak diren Bikuña eta Estibarri Donemiliagatik igarotzen dira.
Iparraldean, Urkilla mendilerroa Gipuzkoarekiko muga naturala da, 1.100-1.200 metroko tontorrekin.
Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iparraldean: Oñati (Gipuzkoa).
- Hegoaldean: Agurain eta Entzia-Iturrietako Partzuergoa.
- Ekialdean: Asparrena, Zalduondo eta Entzia-Iturrietako Partzuergoa.
- Mendebaldean: Barrundia eta Agurain.
Herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]16 herri hauek osatzen dute Donemiliaga udalerria. 2011ko erroldako biztanleak ageri dira jarraian:
- Adana: 56 biztanle
- Axpuru: 24
- Barria: 3
- Bikuña: 32
- Durruma: 82
- Egilatz: 44
- Erdoña (udalerriko herriburua): 43
- Galarreta: 48
- Luzuriaga: 30
- Mezkia: 22
- Munain: 34
- Narbaxa: 104
- Okariz: 36
- Txintxetru: 33
- Uribarri Jauregi: 75
- Zuhatzu Donemiliaga: 62
Barriak ez du kontzejurik osatzen, Narbaxaren barruan baitago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatar garaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxe erromatar garrantzitsu baten hondarrak aurkitu ziren Durruma herriaren iparraldean, Albeiurmendi edo Albeiurbide izeneko aztarnategian. Hondakinok "Ab Asturica Burdigalam" (Astoreka-Bordele) galtzadarekin lotuta daude, adituen iritziz. Etxetzarrak termak izan zitezkeen, bertan berogintza sistema batez hornitutako bi gela handi aurkitu baitzituzten. Etxadia iturri klasikoen Alba ezaguna izan daiteke.[4].
Donemiliaga eta inguruan, erromatar garaiko epigrafe ugari aurkitu dira. Arabako Durrumako talde barne sailaktu dira eta oro har, 39 dira, gehienak K.o II mendekoak, eta gutxi batzuk III. mendekoak[5].
Aro Modernoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donemiliagako udalerriak aurrekari historiko bat du: Egilazko ermandadea, gaur egungo udalerriko herri gehienak biltzen zituena eta Erdi Aroan sustraiak dituena. Arabako ermandadeak herrixka-elkarteak ziren, eta XIV. mendearen bigarren erdian bandoen arteko gerren garaian beren burua defendatzeko eta elkar babesteko akordioak sinatu zituzten. Ermandade horiek osatzen zuen herririk garrantzitsuenaren izena hartzen zuten. Ermandadeari buruzko 1360ko ordenantzak ezagutzen dira, nahiz eta jakin hori aurrekoa zela. Egilazko ermandadea Arabako probintzia osatzeko bildu ziren 14 ermandadeetako bat izan zen.
Bi koadrilatan banatutako 12 herrik osatzen zuten: "goikoak" eta "behekoak". "Goikoak" Axpuru, Galarreta, Luzuriaga, Narbaxa, Erdoña eta Zuhatzu ziren; "behekoak", berriz, Albeiz, Egilatz, Mezkia, Munain, Durruma eta Bikuña.
Donemiliagako gainerako herriak, hau da, Adana, Txintxetru, Okariz eta Ulibarri Jauregi geroago sartuko ziren.
Adibidez, Ulibarri-Jauregi herrixka errebala gisa jaio zen (Iruraizeko ermandadekoa), eta ermandade mugakidearen lurretan zabaldu zen. Izan ere, Ullibarri izenak Arabako euskalki zaharrean "hiri berri" esan nahi du.
Ermandadearen batzarrak urtean behin biltzen ziren San Migel egunaren inguruan Erdoñanako San Millan elizan. Horregatik, denborak aurrera egin ahala, ermandadea Egilatzko Ermandade eta Donemiliagako Junta edo, besterik gabe, Donemiliagako Ermandade gisa ezagutuko da, biltzeko lekua dela eta. Hortik dator, halaber, Erdoñanako hiriburu tradizionala, nahiz eta ez izan udalerriko populazio garrantzitsuena[6].
Denbora luzez, ermandadea Aguraingo hiribilduaren mende egon zen administratiboki, haren ondoan baitago eta ermandadeko herrixkak haren jurisdikziora eraman baitziren. Hala ere, hainbat auziren ondoren, ermandadea Aguraindik atera zen.
XIX. mendean, udal-erreformaren ondorioz, ermandadea udalerri bihurtu zen, eta herriak alkate-auzo edo kontzeju bihurtu ziren.
1928an, Leon Salinas alkate zela, Albeiz herria, udalerriko ekialdekoena, Donemiliagatik banandu eta Asparrenan sartu zen. 1958an, Durrumak Albeizen urratsei jarraitzen saiatu zen, baina orduan eskaera ukatu egin zitzaien.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donemiliagako biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011ko udal hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Bildu koalizioko David Lopez de Arbina Ruiz de Egino hautatu zuten alkate.
Donemiliagako udalbatza | ||||
Alderdia | Zinegotziak | Boto kopurua[7] | ||
Bildu | ||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | ||||
Agrupacion San Millan Donemiliaga | ||||
Alderdi Popularra (PP) | ||||
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | ||||
Ezker Batua-Berdeak (EB-B) |
Alkateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek izan dira Donemiliagako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[8] | |
Ignacio Fernando Ruiz de Eguino Garcia de Vicuña[8][9][10] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Esteban Campo Perea[8][9] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Esteban Campo Perea[8] | 1987 | 1991 | Independenteak | |
Rafael Ladron de Guevara Ortiz de Urbina[8][9] | 1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Maria del Carmen Liñares Filloy[8][9] | 1995 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Maria del Carmen Liñares Filloy[8] | 1999 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Maria del Carmen Liñares Filloy[8] | 2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Maria del Carmen Liñares Filloy[8] | 2007 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
David Lopez de Arbina Ruiz de Eguino[8] | 2011 | 2015 | Bildu | |
David Lopez de Arbina Ruiz de Eguino[8][11][12] | 2015 | 2019 | Euskal Herria Bildu | |
Erika Letamendi Hurtado[8][12][13] | 2019 | 2023 | Euskal Herria Bildu | |
Erika Letamendi Hurtado[13][14] | 2023 | Jardunean | Euskal Herria Bildu |
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aizkomendiko trikuharria, Egilatzen. Euskal Herriko handienetakoa dugu, Bilarkoarekin batera. 1832an aurkitu zuten.
- Barriako Santa Maria komentua. Jatorrizkoa XII. mendekoa zen, eta gaur egun ageri den eraikina XV. mendean eraiki zuten. Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen 2003an, monumentu sailkapenarekin.[15]
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abuztuaren 20an San Bernardoren erromeria ospatzen da Barrian.
- Maiatzeko azken asteburuan jaia da Durruman.
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendeko azken laurdenean, Paul Brocak Donemiliaga euskararen eremu barruan kokatu zuen; Koldo Zuazoren arabera, bertako aldaera mendebaleko euskara, erdialdekoa eta nafarreraren arteko hizkera zen, Arabako sortaldeko eremuan sailkatutakoa. Gaur egungo biztanleen % 20 inguru euskal hiztunak direla estimatzen da.
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Araba Bus sareko eta lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 5 linea ditu udalerrian:
Bestalde, La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia Donemiliagako Munaingo herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Gasteiz - Ilarratza - Argomaiz - Agurain - Munain - San Roman - Ibarguren - Andoin - Olatzagutia - Ziordia - Altsasu - Urdiain - Iturmendi - Bakaiku - Etxarri Aranatz - Arbizu - Lakuntza - Arruazu - Uharte Arakil - Irañeta - Ihabar - Hiriberri - Etxarren - Irurtzun - Eritze - Saratsa - Añezkar - Berriobeiti eta Iruñea
Donemiliagar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Placido Luzuriaga (Narbaxa, XVI. mendea), fraidea.
- Juan Ruiz de Velasco (Galarreta, XVI. mendea), militarra.
- Joseph Tomás Ochoa de Aspuru y Segura (1711-?), zirujaua eta ministroa izandakoa Kuban.
- Juan Diaz de Garaio "Sakamantekas" (Egilatz, 1821-1881), gaizkile eta hiltzaile ezaguna.
- Ernesto Ladrón de Guevara (Durruma, 1950-), politikaria.
- Rafael Ladrón de Guevara (Erdoña, 1952-), txirrindularia.
Partzuegoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donemiliaga Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorreko kide da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ (Gaztelaniaz) Aitor Iriarte Kortazarren Baños públicos romanos en Alava artikulua euskonews.com webgunean
- ↑ (Gaztelaniaz) Echeverria, Ana. (1989). «La cronología de las inscripciones funerarias latinas de Alava» MUNIBE (Antropologia - Arkeologia) 41: 133-152. ISSN - 3414 0027 - 3414..
- ↑ r01e00000ff26d465bca470b813ace4356db5b18d, r01e00000ff26d466e5a470b846c631a5069e1f90. (2021-09-21). «202. Done Milian ermita (Erdoñana, Domemiliaga)» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
- ↑ 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean[Betiko hautsitako esteka] 2011/07/14an kontsultatua
- ↑ a b c d e f g h i j k l «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ a b c d «SAN MILLÁN/DONEMILIAGA» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cañamero Redondo et al., Antonio. (1982). Enciclopedia Histórico Geográfica de Álava. Haranburu Editor, (IV. Liburukia) 34 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) «EH Bildu gobernará en nueve municipios de Álava durante la presente legislatura» 20 minutos 2015-06-13 (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «EH Bildu refuerza su poder municipal en la Llanada alavesa» Diario de Noticias de Álava 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Estos son los 53 alcaldes de los pueblos de Álava» Gasteiz Hoy 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
- ↑ Barriako komentua kultura ondasun izendatzeko erabakia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2003-02-03.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Araba
- Arabako udalerrien zerrenda
- Arabako Lautadako kuadrilla
- Donemiliagako goldea
- Entzia-Iturrietako Partzuergoa
- Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorra
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |
- Donemiliaga Aguraingo Kuadrillaren webgune ofizialean[Betiko hautsitako esteka]
- (Gaztelaniaz) Donemiliaga udalerriko web orria, euskaraz lotura dauka, baina oraingoz datuak gaztelaniaz bakarrik ageri dira webgunean.
- (Gaztelaniaz) Ainhoa Arozamena Ayala: «San Millán/Donemiliaga», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- Barriako komentua euskadi.net webgunean[Betiko hautsitako esteka]
Donemiliagako herriak | ||
---|---|---|
Adana • Axpuru • Barria • Bikuña • Durruma • Egilatz • Erdoña • Galarreta • Luzuriaga • Mezkia • Munain • Narbaxa • Okariz • Txintxetru • Uribarri Jauregi • Zuhatzu Donemiliaga |