Douglas C-47
Douglas C-47 | |
---|---|
Douglas DC-3a eta land-based airlifter monoplane (en) | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Douglas (en) |
Ekoizpen osoa | 10.174 |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Historia | |
Lehen hegaldia | 1941eko abenduaren 23a |
Kudeatzailea | Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada, Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada, Royal Air Force, Royal Canadian Air Force (en) , Rhodesian Air Force (en) eta Luftwaffe |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 5,16 () × 19,64 () m |
Autonomia | 2.400 km |
Douglas C-47 Skytrain edo Dakota Douglas Aircraft Company konpainiak Bigarren Mundu Gerran Douglas DC-3tik abiatuta garatu zuen garraio militarreko hegazkin bat da. Bere ezberdintasun nagusia objektu handiak sartzea eta paratxutariek jauzi egitea ahalbidetzen zuen atzealdeko ate handia zen. 1945 arte, hamar mila hegazkin baino gehiago ekoitzi ziren AEBetako Long Beach, Oklahoma eta Santa Monicako lantegietan. C-47a ezinbesteko garraioa izan zen indar aliatuen operazio askotarako, bereziki Ozeano Barean Japoniaren aurka egin zirenetarako. C-53 bertsio eraldatua Europan paraxutistak garraiatu eta planeatzaileak erremolkatzeko erabili zen. 1944an C-47ak Bastognego guduan harrapatuta zeuden estatubatuar tropei hornigaiak jaurtitzeko erabili ziren.
Gerraren ondoren, milaka hegazkin soberakin mundu guztian erabilera anitzetarako erabili ziren, batez ere herrialde txiroetan, non oraindik hegan egiten jarraitzen duten. Kargaontzi, pasaiari garraio eta baita hidrohegazkin bezala ere erabiliak izan ziren.
Bere tripulazioa 3 pertsonek osatzen zuten (pilotua, kopilotu eta nabigatzailea) eta 28 paraxutistentzako edo 2,7 karga tonako edukia zuen 31 metro kubikorainoko bolumenarekin.
Douglas AC-47 Spooky garraioko C-47aren bertsio eraldatu bat da, Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armadak Vietnamgo gerran kanoiontzi bezala erabili zuena.
Operatzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espezifikazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezaugarri orokorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tripulazioa: 3
- Edukia: 28 soldadu
- Karga: 2700 kilo
- Luzera: 19,43 metro
- Zabalera: 29,41 metro
- Altuera: 5,18 metro
- Hego hedadura: 91,70 metro karratu
- Pisua hutsik: 8226 kilo
- Pisua kargatuta: 11.793 kilo
- Gehienezko pisua aireratzean: 14.061 kilo
- Motoreak: 14 zilindroko 2 Pratt & Whitney R-1830-90C Twin Wasp motore erradial
- Potentzia: 895 kilovatio bakoitzak
- Helizeak: Hiru palako bat motore bakoitzeko.
Errendimendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gehienezko abiadura operatiboa: 360 kilometro orduko 3050 metroko altueran
- Gurutze abiadura: 257 kilometro orduko
- Helmena: 2575 kilometro
- Helmena ferryan: 5795 kilometro
- Iris daitekeen gehienezko altuera: 8047 metro
- Igoera erregimena: 9,5 minutu 3050 metroko altuerara heltzen.
Lotutako garapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzeko hegazkinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lotutako zerrendak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ "Das Archiv der Deutschen Luftwaffe (in German)." LuftArchiv.de