Eliminazio-erreakzio
Eliminazioa konposatu organiko baten atomo-kopurua gutxiagotzen duen erreakzioa da, gehienetan bi erradikal monobalente galduz gertatzen dena, eta konposatu asegabeak lortzeko erabiltzen dena. Hainbat eliminazio-mota daude, eta adizioaren alderantzizkoa da[1][2].
Erreakziobideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi erreakziobide edo erreakzio-mekanismo nagusiri jarraitzen zaizkio eliminazio-erreakzioaak: E1 edo E2[3].
E2 erreakziobidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]E2 erreakziobidean base sendo batek protoi bat erauzten du karbono-atomo jakin batetik eta aldi berean ß posizioan, hots, ondoz ondoko atomoari lotuta, dagoen taldea aterarazten du asegabetasuna sortuaz (lotura bikoitza).
Oro har, tenperatura altuak, basikotasun handia, substratuaren edo basearen eragozpen esteriko handiak alde ditu erreakziobide honek. Halaber, erreakzio estereoespezifikoa da. Baseak amina tertziarioak, azetatoak eta hidroxiloak izaten dira. Oso tipikoa da alkil haluroetan eta beste alkilo-deribatuetan irteera talde egokia badute[3].
E1 erreakziobidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]E1 erreakziobidea alkilo-deribatu sekundarioek eta tertziarioek izaten dute bi etapatan gertatzen delarik. Lehenean, funtzio-taldea ateratzen da, karbokatioi bat eratzen delarik eta, gero, ß posizioko protoia galtzen da lotura bikoitza eratuz. Ez du sintesi-interes handirik emaitzen kontrola zaila delako. Alkoholen deshidratazio azidoan bakarrik du interesen bat.
Emaitzen kontrola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Substratu asimetrikoetan, hots, ß posizioko hidrogenoa karbono batean baino gehiagotan fortuna daitekeenean, hainbat alkeno eratzeko arriskua dago.
E2 erreakziobidearen kasuan Saytzev-en arauari jarraitzen zaio oztopo esteriko adierazgarriak ez badaude eta substratuak eta baseak adarrik ez badute. Kasu horretan ordezkatuen dagoen alkenoa eratzen da nagusiki: egonkorrena alegia[4]. Oztopo esterikoak handitzen direnean, ordea, Hofmann-en araua aplikatzen da, ordezkapen-mailarik txikiena duen alkenoa eratzen da, egonkortasunik txikiena duena hain justu. Bi kasuotan arrazoia zinetikoa da, erreakzioak trantsizio-energiarik txikiena duen egora lehenesten duelako.
E1ek Saytzev-en arauari jarraitzen zaio normalean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).
- ↑ Basterretxea, Francisco; Zabala, Gorka; Mijangos, Fernando; Izurieta, Itziar; Etxeberria, Nestor & Martinez de Marigorta,, Edorta. (1999). Kimika orokorra. UEU, 599 or. ISBN 84-86967-71-6..
- ↑ a b Mestres Quadreny, Ramon. (1980). Kimika organikoa: konposatu organikoen erreakzioak eta egitura. UEU, 153-159 or..
- ↑ Anakabe, Eneritz & Arrasate, Sonia, Sonia. (2013). Kimika organikoa. EHU, 28 or. ISBN 978-84-9860-672-0..