Eusozialitate
Eusozialitatea (grezieratik, "eu": benetakoa, ona; "sozial") animalia batzuetan ematen den antolaketa sozial mailarik altuena da. Intsektu, krustazeo eta ugaztunetan ematen da. Inurriak, Apis, Bombus eta Meliponini genero eta leinuetako erleetan, Vespa genereko liztorretan, Hymenoptera ordena osoan eta Isoptera ordeneko termitatan ematen da. Thysanoptera ordenako kide batzuek eta landare-zorri batzuetan ere kasuak daude. Synalpheus regalis espezieko ganbak ere portaera eusoziala du. Bathyergidae familia, Heterocephalus glaber sator-arratoia eta Cryptomys damarensis dira ezagutzen diren ugaztun eusozial bakarrak.
Eusozialitatea duten animalietan helduek kumeak zaintzen dituzte, habi berdinean bi edo belaunaldi gehiago bizi dira eta kideak birsortzeko gaitasuna duten "erret-kasta" batean eta birsortzen ez diren "langile-kasta" batean sailkatzen dira.