Film adaptazio
Film adaptazioa edo gidoi moldatua literatura lan bat beste formato batera eramatea da. Horrek lengoaia literarioaren aldaketa dakar eta, askotan ere, argumentuaren beraren aldaketa. Horrela sortutako ekoizpena arte-lan berria bezala onartu behar da. Liburu baten zinemarako adaptazioa iada ez da liburu bat, filma baizik eta erabilitako errekurtsoak ez dira berdinak. Normala da baita ere istoriaren mezuak aldatzea. Filmean, bestetik, emozioak sortzen dituzten elementu berriak daude: argiak, enkuadreak, musika, itzalak, soinuak... Hori guztia liburuan figura erretorikoen bidez transmititu behar dira.
Zailtasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburu bat lengoaia zinematografikora eramatea ez da lan erraza, batez ere ikusleak jatorrizko lana ezagutzen baitu: zaila da aurretik sortutako usteak mantentzea. Liburu bat irakurtzen dugunean gure irudimenak elementu asko sortzen eta moldatzen ditu, guztia gure estetikaren arabera moldatuta. Adaptazio on bat, bestetik, jatorrizko liburua hitzez-hitz ez du zergatik jarraitu behar; filmak eta liburuak jatorri amankomunak izango dituzte baina lan independenteak dira.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduko zinema sari ezagunenetan Film Adaptazio onenari eskainitako sariak ematen dira: Oscar Sariak, Goya Sariak, César Sariak...
Munduko onenen sailkapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Askotan horrelako bildumak egin dira moldaketa onenak azaltzeko. Hemen bi:
- Bill Gibron, PopMatters aldizkarian:[1] :
- SensCritique aldizkariaren Top 50:[2] :
Euskal liburuen film adaptazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal zineman euskal literatura iturri bat izan da gidoiak sortzeko garaian:
- Hamaseigarrenean, aidanez 1985. urtean Anjel Lertxundik eginiko film ertaina da.
- Ramon Saizarbitoriaren Ehun metro eleberrian oinarrituta 1985 urtean Alfonso Ungríak izen bereko zuzendu zuen.
- Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox eleberrian oinarrituta 1985. urtean Xabier Elorriagak film ertaina egin zuen.
- Montxo Armendariz orbaibartar zuzendariak 2005ean, Bernardo Atxagaren Obabakoak liburua zinemara eraman zuen, Obaba filmarekin.
- Dolores Redondoren El guardián invisible (euskaraz Zaindari ikusezina) 2017ko Fernando González Molina espainiar zinema zuzendariak zuzendutako thriller filma.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bill Gibron, The 10 Best Book to Film Adaptations i Modern Cinema, PopMatters, 25 juin 2013 [1].
- ↑ Top 50 des adaptations de livres au cinéma - SensCritique
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mª Victoria Sotomayor, Literatura, sociedad, educación: las adaptaciones literarias, Revista de Educación, 2005ko ale berezia, 217-238.or.