Edukira joan

Fongafale

Wikipedia, Entziklopedia askea

Fongafale (baita ere Fogale eta Fagafale) Funafuti atoloiko uharte handiena da. 12 kilometroko luzera du eta 10 eta 400 metro arteko zabalera. Hegoaldean Ozeano Barea dago eta iparraldean laguna babestu bat. Bertan kokatuta dago Vaiaku, administrazioaren eraikinak dauden herrixka.

Vaiakuz gain Alapi, Fakai Faou eta Senala herrixkak daude uhartean. Tuvaluko hotel, eliza eta nazioarteko aireportu bakarra uharte honetan dago. Guztira 4.000 biztanle ditu.

8°31′S 179°11′E / 8.517°S 179.183°E / -8.517; 179.183

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.