Edukira joan

Fono

Wikipedia, Entziklopedia askea

Fonetika eta linguistika arloetan fonoa hizketako soinuaren unitatea da.[1] Giza hizkeran, ezaugarri akustiko bereziak eta iraupen tipikoa duen zati bakoitza fono bat da, soinua osatzen duena.

Fono bakoitzak maiztasun bereizgarri bat du, eta emisio denbora berezia (oro har, 20-60 ms artekoa). Mintzamena ikertzean, analisi espektrografikoa erabiltzen da; horrek soinu uhinak bereizten ditu, maiztasun finkoetako uhin sinpleagoetan bereizita. Haien artean antzekoak diren fonoak ikur alfabetikoekin irudikatzen dira, kako zuzenen artean.

Fono eta fonema

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fonemak ez bezala (horiek buruko entitate bat baitira), fonoak gauzatze fisikoak dira, neurtu daitezkeenak. Fonema fonoen batura bat da, edota soinu desberdinen batura bat, hizkuntza konkretu baten fonologiako elementutzat har daitezkeenak.[2]

Transkripzio fonetikoa, esan bezala, kako zuzenen artean [ ] sartzen da; eta transkripzio fonemikoa, berriz, barra zeiharren artean / /.[3]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Crystal, David. (1971). Linguistics. Baltimore: Penguin, 178 or..
  2. Crystal, David. (1971). Linguistics. Baltimore: Penguin, 180 or..
  3. Loos, Eugene E.. (1997). What is a phone?. in: LinguaLinks: Glossary of linguistic terms. SIL International.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]