Edukira joan

Fortunata y Jacinta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fortunata y Jacinta
Jatorria
Egilea(k)Benito Pérez Galdós
Sorrera-urtea1880(e)ko hamarkada
Argitaratze-data1887
IzenburuaFortunata y Jacinta
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoarealist novel (en) Itzuli
Hizkuntzagaztelania
TelesailaNovelas españolas contemporáneas (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaQ17612403 Itzuli
kronologia
The Forbidden (en) Itzuli Fortunata y Jacinta
1887ko edizioaren azalak.

Fortunata y Jacinta (Fortunata eta Jacinta) Benito Pérez Galdós idazle espainiarraren lana nagusietariko bat da. Eleberria lau liburukitan 1887ko urtarria eta ekaina artean plazaratu zuen. Egileak berak XIX. mendeko bigarren erdiko Madrilgo gizartea deskribatzen duten Espainiar eleberri garaikideak eleberrien zikloan kokatu zuen lan hau. XIX. mendeko bigarren mendeko Madrilen kokatua, patu tragiko batek elkartuak izango diren gizarte-jatorri ezberdineko bi emakumeren bizitza gurutzatuak kontatzen ditu.[1]

Kritika literarioaren gehiengoaren iritziaren arabera, Pérez Galdósen eleberririk onena da, eta Leopoldo Alasen La Regenta eleberriarekin batera, Espainiako errealismo literarioaren eta XIX. mendeko eleberri espainiarraren adierazgarrienetako bat.

XIX. mendearen erdialdeko Madrilen girotua, Lehen Errepublikaren erorketarekin eta 1874ko Espainiako Borboien berrezarkuntzarekin, eleberri koral honek bere garaiko gizartearen koadro bat marrazten du. Bertatik aristokratak, elizgizonak, bankariak, burgesia merkataria, klase herrikoiak... irudikatzen dituzten pertsonaia erreal eta fikziozkoak igarotzen dira. Gizarteko gorabeherak pertsonaien bidez azaltzen ditu.[2]

Argumentuaren ardatza maitasun-gatazka bat da: Fortunata, behe-mailako emakumea jauntxo burges batekin maiteminduko da, Juanito Santa Cruzekin: Santa Cruzek gaztea liluratu egingo du, baina Jacinta merkatarien familia aberatseko burgesarekin ezkonduko da. Hirukotearen amodiozko zorigaitzekin batera, Maximiliano Rubinek – Juanitoren antitesia eta Fortunatarekin ezkonduko den gizona- Fortunata eta Jacinta eleberriak beste historio asko biltzen ditu, eleberrien eleberria izanik.[3]

Eleberria Ricardo López Arandak antzerkira egokitu zuen 1969an, eta Angelino Fonsek zinemara eraman zuen 1970ean. Hamar urte geroago, Espainiako Telebistak Mario Camus zuzendariaren egokitzapen bat egin zuen telebistarako.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]