Franz Boas
Franz Uri Boas (ingelesez ˈfrɑːnz_ˈboʊ.æz eta alemanez ˈboːas ahoskatua; Minden, 1858ko uztailaren 9a - New York, 1942ko abenduaren 21a) alemaniar antropologo eta etnologoa izan zen. Heidelberg eta Bonn hirietan Fisika eta Geografia ikasketak egin ondoan, Baffin Lurraldera jo zuen zientzia-espedizio bat egiteko (1883). Berlingo Etnologia Museoan lan egin ondoren, Estatu Batuetara joan zen, eta Ottawako Unibertsitateko katedraduna izan zen lehendabizi (1887) eta Columbiakoa (New York) 1900. urtetik aurrera. Ameriketako indiarren kulturaren eta hizkuntzaren inguruan lan ugari egin zuen. Aipagarriak dira, besteak beste, Erdialdeko eskimalak (1888), Kwakiutl indiarren gizarte-antolamendua eta elkarte sekretuak (1897), Gizon primitiboaren pentsaera (1911) eta Antropologia orokorra (1938) lanak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Franz Boas |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.