Gaoth Dobhair
Gaoth Dobhair | |
---|---|
Irlanda | |
Administrazioa | |
Estatua | Irlandako Errepublika |
Probintzia | Ulster |
Konderria | Donegal konderria |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°03′03″N 8°14′08″W / 55.050941°N 8.235626°W |
Altuera | 32 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 4.065 (2002) |
Bestelako informazioa | |
Telefono aurrizkia | 074 95 |
Gaoth Dobhair, ingelesez Gweedore, Irlandako ipar-mendebaldeako Donegalgo konderrian dagoen udalerri bat da, 2002an 1.400 biztanle zituen. Inguru guztia kontuan hartuta, 5.000 pertsona bizi dira han. Bertako kaitik kilometro eskasera Gola uhartea kokatzen da.
Gaeltachten barruan dagoen leku esanguratsua da, Irlanda osoko irlandera hiztun gehien dituen udalerririk handiena baita. Bertan dauka egoitza nagusia Raidió na Gaeltachta irrati kateak. Halaber, udalerri honek musika herrikoiari dagokionez giro bikaina du, Clannad eta Altan musika taldeak nahiz Enya abeslari ezaguna ere bertakoak direlarik. 2003tik, gaelerazko izena da ofizial bakarra.
Herriko toponimia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irlandako beste herri batzuetan bezala, hemen ere bitxia da nola ingelestu dituzten hainbat lekuren izen gaelikoak. Fenomeno hau ez da oso desberdina beste hizkuntz gutxituen toki batzuekin konparatuz gero.
Toponimiako adibide batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Na Doirí Beaga/Derrybeg
- An Bun Beag/Bunbeg
- Dobhar/Dore
- Luinneach/Luinnagh
- Glaiseach/Glassagh
- Baile Lár/Middletown
- An Choiteann/Cotteen
- Mín na Cuinge/Meenacuing
- Cnoc Fola/Bloody Foreland
- Croithshlí/Crolly
- Dún Lúiche/Dunlewey
- Machaire Gathlán/Maghergallon
- Machaire Chlochair/Magherclogher
- Mín a'Chladaigh/Meenaclady
- Bun a'Leaca/Brinaleck
- Ard na gCeapairí/Ardnagappery
Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerri honetan musika herrikoiak ikaragarrizko eragina eta indarra du. Adibidez, bertakoak Irlanda osoan ospetsu bilakatu diren Gleanntáin Ghlas' Ghaoth Dobhair eta Báidín Fheilimí abestiak eskualde honetan jatorria dute. Gainera, Clannad, Enya, Altan, Proinsias Ó Maonaigh edota Mairéad Ní Mhaonaigh musikariak udalerri honetan jaioak dira.
Herritar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Patrick O'Donnell, (1835-1883), irlandar errepublikarra.
- Tarlach Mac Suibhne, XIX. mendeko gaitajolea.
- James Duffy, (1889-1969), Victoria Cross domina irabazitako gudari.
- Cormac Breslin, (1902-1978),
- Vincent Coll, Mad Dog Coll, (1908-1932), gangsterra.
- Proinsias Ó Maonaigh, (1922-2006), biolin-jole eta musikaria.
- Bríd Rodgers, (1935), SDLP alderdiko politikaria.
- John McCole, (1936-1982), futbolaria.
- Dinny McGinley, (1945), Fine Gael alderdiko politikaria.
- Clannad, musika taldea.
- Moya Brennan, (1952), musikaria.
- Seán McGinley, (1952-2009), aktorea.
- Enya, (1961), musikaria.
- Mairéad Ní Mhaonaigh, (1962), Altan taldeko abeslaria eta biolin-jolea.
- Breandán de Gallaí, (1969), dantzaria.
- Pearse Doherty, (1977), Sinn Féin alderdiko politikaria.
Inguruko uharteen izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gabhla edo Gola uhartea
- Inis Meáin/Inishmen
- Inis Oirthear/Inishirhir
- Inis Sionn/Inishinny
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Gweedore GAA futbol gaeliko kiroleko taldearen joko zelaia
-
Bunbeg hondartza
-
Gweedorreko Antzokia (Amharclann Ghaoth Dobhair)
-
The Rosses edo Na Rosa eskualdeko kostaldea Gweedorretik ikusia