Genroku Chushingura
Genroku Chushingura | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1941 |
Izenburua | 元禄忠臣蔵 |
Jatorrizko hizkuntza | japoniera |
Jatorrizko herrialdea | Japonia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | samurai cinema (en) |
Iraupena | 3:43 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Genroku Chūshingura (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Kenji Mizoguchi |
Gidoigilea(k) | Yoshikata Yoda Seika Mayama (en) Ken'ichirō Hara (en) |
Antzezlea(k) | |
Daisuke Katō (en) Masao Shimizu Ichikawa Utaemon (en) Isamu Kosugi (en) Mitsuko Miura (en) Seizaburō Kawazu (en) Arashi Yoshisaburō V (en) Kawarasaki Chōjūrō IV (en) Nakamura Kan'emon III (en) Mieko Takamine (en) Yutaka Mimasu (en) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Shochiku (en) |
Ekoizle eragilea | Shintarō Shirai (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Shirō Fukai (en) |
Argazki-zuzendaria | Kōhei Sugiyama (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Edo |
Genroku Chūshingura (japonieraz: 元禄 忠臣蔵 Genroku Chūshingura , Genroku garaiko zerbitzari leialen kondaira) zuri-beltzezko film japoniar bat da Kenji Mizoguchik zuzendua, 47 samuraien kondairan oinarritua.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzezlan bat egokitu zuen Mizoguchik, Seika Mayamaren lan bat, eta hori asko igartzen da filmaren konposizioan, eszenario zehatzetan garatzen diren eszena luzeetan egituratua baitago[1][2].
Filma bi zatitan banatu eta ikusi zen, lehena 1941eko abenduan eta 2.a hurrengo urteko otsailean. Japonia gerran zegoen, eta ustez filmak espiritu borrokalaria sustatu behar zuen, baina publikoak ez zion jarrera onegirik egin, eta agintari militarrentzat ere dezepzioa izan zen[1]. Pertsonaien motibazio psikologikoetan lanketa gehiegi zegoela ikusi zen, eta akzio gutxi. Halaxe da, gertaera historikoaren puntu akziozkoenak oso gainetik kontatzen dira, eta aldiz, mendekuaren ñabardura psikologiko eta politikoak detaile handiarekin. Baita ere, filmaren amaieran, seppuku edo suizidio erritualaren kontakizuna ñabardura heroikoz dotoretua agertzen da, baina martzialtasun gutxirekin. Ohoreak, moraltasunak, jarrera estetikoak pisu handiagoa dute indarkeriaren adierazpenak baino.
Beste bertsio batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kritikarientzat 47 samuraien kondaira kontatzen duen film onenetakoa da. Oso urruti dago 47 ronin 21. mendekoaren fantasia esajeratutik. Istorioaren egokitzapen zuzenean, aldiz, 47 ronin 1963ko filma, Hiroshi Inagakik zuzendua, bada kalitatean hurbiltzen zaion film bat, eta hain zuzen akzioan eta izaera martzialean nabarmentzen da Mizoguchiren lan honen ondoan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Redondo, Rubén. La alternativa | Los leales 47 Ronin (Kenji Mizoguchi). (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
- ↑ Ekialde. «Genroku Chushingura (47 Ronin)» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).