Giuseppe Motta
Itxura
Giuseppe Motta (Airolo, 1871ko abenduaren 29a – Berna, 1940ko urtarrilaren 23a) suitzar politikaria izan zen. Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 1915ean, 1920an, 1927an, 1932an eta 1937an.
Alderdi Kristau Demokratako kidea izan zen. 191ean Suitzako Kontseilu Federaleko kide aukeratu zuten eta 28 urte eman zituen bertan. Kontseiluan Finantza Sailaren (1912-1919) eta Politika Sailaren (1920-1940) ardura hartu zuen eta Suitzar Konfederazioko presidentea izan zen bost urtez (1915, 1920, 1927, 1932 eta 1937).
1920an Suitza Nazioen Ligan sartzea lortu zuen eta 1924an Ligako Batzarreko presidente izan zen. Komunismoaren eta stalinismoaren aurkaria izan zen eta Sobietar Batasuna Ligan onartzearen aurka bozkatu zuen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Suitzako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |