Edukira joan

Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna
Irudia
Motanazioarteko egun
Honen izena daramaGiza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala
Commemorates (en) Itzuligiza eskubideak
Indarraldi1950eko abenduaren 4a - 
EgunAbenduaren 10
Abenduaren 11
FundatzaileaNazio Batuen Erakundea
AntolatzaileaNazio Batuen Erakundea

Webguneun.org…
Hashtag#STANDUP4HUMANRIGHTS eta #humanrightsday
Facebook: unitednationshumanrights Edit the value on Wikidata
Eleanor Roosevelt Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren espainierazko bertsioa begiratuz.

Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna abenduaren 10ean ospatzen den giza eskubideen aldeko festa bat da. Nazio Batuen Batzar Nagusiak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zueneko datari, 1948ko abenduaren 10ean hain zuzen, egiten dio erreferentzia.[1]

Giza Eskubideen Egunen gaiak urtez urte

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urte Gaia
2019 Giza Eskubide Zibilen Fronteak manifestazioa antolatu zuten Hong Kong-en abenduaren 8an, igandea, bi egun lehenago Giza Eskubideen Eguna ospatzeko. Antolatzaileak 800.000 lagunek parte hartu zutela kalkulatu zuen, eta poliziak, berriz, 183.000 lagunek. Victoria Parketik abiatu zen martxa, Causeway Bay-ra. Mota honetako manifestaziorik handiena izan zen abuztuaren erdialdetik, 2019an Hong Kongeko protesta mugimenduaren parte gisa ere uler daiteke. Herritarrek bost eskari egin zituzten, eta poliziak 2019an Hong Kongen egindako protestetan izandako jokabide txarraren salaketen ikerketa independente bat eskatu zuten. Kalitate demokratiko handiagoa ere eskatu zuten.
2018 Altxa zaitez giza eskubideen alde. (Stand up for the human rights!).
2017 Altxa gaitezen berdintasuna, justizia eta giza-duintasuna lortzeko[2]
2016 Altxa zaitez norbaiten eskubideen alde gaur bertan! (Stand up for someone's rights today!)[3]
2015 Gure eskubideak, gure askatasunak, beti[4]
2014 Giza Eskubideak, 365 egun urtean
2013 20 urte zure eskubideen alde
2012 Ene ahotsak garrantzia du
2011 Giza Eskubideak ospa ditzagun
2010 Altxa zure ahotsa, diskriminazioaz bukatu
2009 Dibertsitatea bizi, diskriminazioaz bukatu
2008 Duintasuna eta zuzentasuna guztientzat
60º aniversario de la Declaración de Derechos Humanos
2007 Aldarrikapenaren 60. urtemuga
2006 Pobreziaren aurka borrokatzea ez da karitatea, betebeharra baizik
2005 Tortura eta horren aurka egiten diren esfortzuak mundu osoan
2004 Giza Eskubideak hezkuntzan
2003 Giza Eskubideak ezagu itzazu
2002 Nazioarteko harremanetan oreka berri bat sortzeko ikuspuntua
Giza Eskubideen logoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. http://www.un.org/en/events/humanrightsday/
  2. (Ingelesez) Nations, United. «Human Rights Day» United Nations (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  3. (Ingelesez) «OHCHR | Stand up for someone´s rights today» www.ohchr.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  4. (Ingelesez) IBTimes. (2015-12-09). «Human Rights Day: Best quotes by famous personalities to mark UN day» International Business Times, India Edition (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna