Edukira joan

Gojira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gojira
Gojira 2006an, Finlandiako Tuska Open Air Metal Festivalen.
Datuak
JatorriaBaiona aldea ( Lapurdi),
Ondres (Landak, Okzitania)
Musika motadeath metal
metal progresiboa
Urteak1996tik
Produkzioa
Diskoetxea(k)Listenable Records
Mon Slip (diskoetxe independentea)
Taldekideak
Joseph (Joe) Duplantier (kantaria, gitarra)
Mario Duplantier (bateria)
Christian Andreu (gitarra)
Jean-Michel Labadie (baxua)
Lehengo taldekideak
Alex Cornillon (baxua)
Informazio gehigarria
www.gojira-music.com
Facebook: GojiraMusic Twitter: GojiraMusic Instagram: gojiraofficial MySpace: gojira Youtube: UC34wpCgr3l9cG0RtFdTTS-Q Bandcamp: gojiraSouncloud: gojira1 Spotify: 0GDGKpJFhVpcjIGF8N6Ewt iTunes: 65158676 Last fm: Gojira Musicbrainz: 1c5efd53-d6b6-4d63-9d22-a15025cf5f07 Songkick: 421264 Discogs: 395130 Allmusic: mn0000721409 Deezer: 2993 Edit the value on Wikidata

Gojira death metal progresiboa egiten duen musika talde bat da, 1996an sortua eta Baiona[1] inguruko herri batzuetako kideek osatua. Ingelesez kantatzen dute.

Musika estilo horren barruan nazioartean ospe handia lortu du. 2017ko Grammy Sarietarako izendatu zuten, eta 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako hasiera ekitaldian jo zuten.

Gojiraren hitzetako gaiak bizitza eta heriotza, espiritualtasuna eta ingurumenaren babesa dira. Natura eta amalurraren alde taldekideek duten interesa[2] jaio diren ingurumen eta kostaldean inspiratuta dago.

Taldearen izena Godzillaren japonierazko bertsioa da; taldearen lehen izena Godzilla bera izan zen, baina eskubide arazoak zirela kausa 1999an aldatu behar izan zuten.[3] Bere musikak Morbid Angel, Tool, Meshuggah eta Death taldeek egiten dutenarekin antzekotasuna du.

Gojira 2022an, Hellfest rock jaialdian, Clisson hirian (Frantzia).

Gojira Baiona-Ondres inguruan sortu zen 1996an.

Joseph eta Mario Duplantier Empalot taldean ere aritzen dira baina hau geldirik dago 2003tik. Joseph Joek beste talde batzuekin (Manimal, Klone, Apocalyptica) kolaboratu du eta Cavalera anaiek (Sepultura, Soulfly) duten Cavalera Conspiracy proiektuan ere bai.

2003ko The Link diskoarekin Europan zehar ezagunak izaten hasi ziren eta azken urteotan metalaren munduan duen ospea izugarri handitu da; The Way of All Flesh beren azken diskoa, From Mars to Sirius aurrekoa eta The Link Alive DVDarekin Ipar Amerikarako jauzia eman dute. Jaialdi eta bira garrantzitsu batzuetan esku hartu dute:

2010ari dagokionez, Alemaniako Wacken Open Air[4] jaialdi mitikoan abuztuan eta Schlettstadteko (Alsazia) Lez'arts sceniques uztailaren 30ean egon dira. Euskal Herria Zuzenean[5] ere aritzekoak ziren Heletan baina eguraldia dela medio egun horretako jaialdia bertan behera geratu zen.

Azken urteetan nazioartean sona handia hartu du. 2016ko abuztuan BBC Radio 1 hedabiderako The Shooting Star abestia grabatu zuten,[6] eta 2017ko Grammy Sarietarako izendatu zuten Gojira bi ataleta: metal abestirik onena (Silvera kantua) eta rock diskorik onena (Magma).[7] 2024ko uztailean, 2024ko Parisko Olinpiar Jokoak irekitzeko ekitaldian jo zuten.[8]

Bideo musikalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost bideo musikal eginak dituzte 2010erako:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Taldeak berak kokalekutzat Lapurdiko hiriburua aipatzen du; ikus taldearen webgunea MySpacen. Beste batzuetan "Hego Landetakoak" direla aipatzen da.
  2. Elkarrizketa Joe Duplantierri.
  3. The Gauntlet. Gojira Biography. .
  4. Gojira jaialdiaren webgunean.
  5. EHZren webgunea.
  6. «Gojira BBC Radio1 Rock Show» Metal Euskadi 2016-11-20.
  7. «Gojira lapurtarrak Grammyetarako bi izendapen lortu ditu» Naiz.eus 2016-12-14.
  8. (Gaztelaniaz) «Conoce a Gojira, la banda metalera que tocó en la inauguración de París 2024» CNN 2024-07-26 (Noiz kontsultatua: 2024-07-29).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]