Haymarket afera
Haymarket afera | |
---|---|
Mota | affair (en) |
Data | 1886ko maiatzaren 4a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Honen ondorioa | Langileen Nazioarteko Eguna |
Pertsona hilak | 11 |
Haymarket afera (baita ere Haymarket sarraskia edo Haymarket matxinada) 1886ko maiatzaren 4ean Chicagoko Haymarket plazan[1] emandako bonba-eztanda baten ondorioz gertatutakoari ematen zaion izena da. Hasiera batean zortzi orduko lanaldiaren aldeko langile manifestazio baketsua izan zen, eta aurreko egunean poliziak hildako hainbat langileren aldeko protesta gisa. Ezezagun batek dinamita bota zuen poliziaren aurka, hauek manifestazioa dispertsatzen hasi zirenean. Bonbaren eztandaren ondoren poliziak tiroka hartu zituen manifestariak eta zazpi polizia eta lau langile hil ziren. Zauritu asko izan ziren.
Ondoren egindako epaiketan zortzi anarkistari konspirazio delitua egotzi zieten. Zortzi horietako batek bonba egin zuela argudiatu zuten, baina berez ez zuten bonba bera bota[2][3][4]. Zazpiren aurkako heriotza zigorra ezarri zuten, eta azken bati 15 urteko kartzela zigorra. Biren aurkako heriotza zigorra Richard J. Oglesby Illinoiseko gobernadoreak kendu zuen, bizi osorako espetxe zigorra ezarriz. Beste preso batek bere buruaz beste egin zuen kartzelan. 1887ko azaroaren 11n geratzen ziren lau anarkistak urkatu zituzten. 1893an John Peter Altgeld gobernadore berriak bizirik zeudenak barkatu eta epaiketa kritikatu zuen.
Haymarket afera Langileen Nazioarteko Egunaren aurrekari gisa azaltzen da[5].
Testuingurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errebolta honi bidea ireki zioten gertakariak Estatu Batuetako Industria Iraultzaren inguruan kokatzen dira. XIX. mendearen amaieran, Chicago Estatu Batuetako bigarren hiria zen. Mendebaldetik zein hegoekialdetik milaka abeltzain tren iristen ziren urtero, eta horrela, lehenengo herrixka apalak sortzen hasi ziren, geroago ehun milaka langile izango zituztenak. Bestalde, gune urbano hauek mundu osoko txoko desberdinetatik etorritako emigranteak hartu zituen XIX. mendean zean.
Zortzi orduko lanaldiaren aldarrikapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Langileen oinarrizko eskarietako bat 8 orduko lanaldia zen; "zortzi ordu lanerako, zortzi ordu lotarako eta zortzi ordu etxerako" zioten. Kontextu honetan hainbat gertakari jazo ziren. 1829an New York hiriko legislaturari zortzi orduko lanaldia eskatzeko mugimendu bat sortu zen. Lehenago hemezortzi ordu baino gehiago lana egitea debekatzen zuen lege bat zegoen, "beharrezkoa den kasuetan izan ezik". Ez balego behar hori, edozein funtzionariok 25 dolarreko multa jasoko zuen bere trenbide langile edo makinista bat ordu kopuru hori baino gehiago lan egitera behartu bazuen.
Kanadako mugimendu sindikalak antzeko kanpaina bat abiarazi zuen 1872tik aurrera lanordu mugatuaren eta eskubide sindikalen alde[6]. Kanadan 1870eko hamarkadan lortu ziren eskubide horiek.
Langileen gehiengoa Lanaren Jaunen Orden Noblean zeuden afiliatuta, ikuspegi anarkista zeukana; aldiz, American Federation of Laborrek indar gehiago zeukan. Bere laugarren kongresuan, 1884eko urriaren 17an, 1886ko maiatzaren 1etik zortzi orduko lanaldia lortu zutela adierazi zuten. Eskari honi erantzunik jaso ezean, grebara joango zirela zin egin zuten. Batasun sindikal guztiei horrela jokatzeko aholkua eman zieten. Sindikatuen interesa piztu egin zen; izan ere, aukera posiblea ikusten zuten lanaldia 8 ordukoa bilakatzea eta horrela lanpostu gehiago sortuko ziren. Bi urtetan zehar solidaritatea eta borrokaren sentimendua piztu zuen langileen artean.
1886an, Estatu Batuetako presidentea zen Andrew Johnsonek Ingersoll legea ezarri zuen[7], 8 orduko lanaldia onesten zuena. Denbora gutxira, 19 estatutan 8 eta 10 orduko lanaldiak exijitzen zituzten legeak zigortu ziren. Lan baldintzak antzeko jarraitzen zuten eta egoera jasanezina zen.
Ingersoll legea bete ez zenez, langileen erakundeak eta sindikatuak mobilizatu egin ziren. Prentsaren iritziz 8 orduko lanaldiaren aldeko mugimendua "amorragarri eta lotsagabea", "patriota eroen delirioa" eta "lanik egin gabe ordainsaria eskatzea bezalakoa" zen.
Epaiketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1886ko ekainaren 21ean 31 arduradunen aurkako epaiketa hasi zen, nahiz eta gero kopurua 8ra jaitsi zen. Epaiketa ustela eta arauak errespetatu gabekoa izan zen arren, prentsa horiak 8 pertsona horiei errua botatzen jarraitzen zuen eta "kanpotarrak urkatzeko" ideiak zabaldu zituen. 8 pertsona horien aurka ezer egiaztatu ahal izan ez zen arren, errudunak aitortu zituzten, gizartearen eta ordenaren etsaiak izendatuz. Hiru atxilotu egin zituzten eta 5 berriz, urkatu[8][9].
Gaur egun, epaiketa hori arrazoi politikoengatik aurrera eraman zela kontsideratzen da, ez arrazoi juridikoengatik. Akusatuen ideologia libertarioa eta langile errebelde kondizioa epaitu zen, ez gertakaria bera.
Zigorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kartzela
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Marcos Singolani: ingelesa, 39 urte, artzain metodista eta ehungintza langilea, betiko kartzela-zigorra.
- Oscar Neebe: estatubatuarra, 36 urte, saltzailea, 15 urterako bortxazko lanetara zigortua.
- Michael Schwab: alemaniarra, 33 urte, tipografoa, betiko kartzela-zigorra.
« | Gutxi hitz egingo dut, eta seguruenik ez nituzke nire ezpainak nire isiltasuna garatu den komediarenganako koldarkeriatzat hartuko ez balitz. Hemen gertatu dena anarkia da, eta anarkia indarkeriaren aurkako etsaitasunezko dotrina da, ekoizpen sistema kriminalaren eta aberastasunen banaketa bidegabearen aurkakoa. Zuek eta zeuek bakarrik zarete agitatzaile eta konspiratzaileak. | » |
Michael Schwab |
Heriotza-zigorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- George Engel: alemaniarra, 50 urte, tipografoa.
- Adolf Fischer: alemaniarra, 30 urte, kazetaria.
« | Heriotza-zigorraren aurka protestatzea geratzen zait soilik, ez dudalako inongo krimenik egin. Baina nire ideia anarkistak adierazteagatik urkatua izan behar banaiz, askatasunari, berdintasunari eta fraternitateari diodan maitasunagatik, ez daukat eragozpenik. Argi eta garbi diot: nire bizitza daukazue. | » |
Adolf Fischer |
- Albert Parsons: estatubatuarra, 39 urte, kazetaria, Lucy Gonzalez Parsons mexikarraren gizona; gertakarien lekuan egon ez zela egiaztatu zen arren, bere burua entregatu zuen bere kideekin batera epai zezaten.
« | Anarkiaren oinarrizko printzipioa soldataren abolizioa eta oraingo sistema industrial eta autoritarioa kooperazio unibertsalezko sistema aske batengatik ordezkatzea da. Gaur egungo gizartea errepresioaren bidez bakarrik bizi da, eta geuk langileen iraultza bat aholkatu dugu indarkeriazko sistema honen aurka. Nire ideia anarkistengatik urkatua izango banaiz, ongi da, hil nazazue. | » |
Albert Parsons |
- August Vincent Theodore Spies: alemaniarra, 31 urte, kazetaria.
« | Epaile agurgarria, nire defentsa zeuen salaketa da, nire ustezko krimenak zeuen historia dira. Zigor nazakezue, baina gutxienez Illinoisko estatuan 8 gizon azkeneko askatasun eta justizia garaipenarenganako sinismena ez galtzeagatik zigortuak izan zirela jakitea nahi dut. | » |
August Spies |
- Louis Lingg: alemaniarra, 22 urte, arotza; exekutatua ez izateko bere zeldan.
« | Ez, ez gaituzte krimen bategatik heriotzara kondenatzen, hemen tonu guztietan esan denagatik baizik: anarkiagatik zigortzen gaituzte, eta gure printzipioen ondorioz kondenatzen gaituztenez, nik altu oihukatzen dut: anarkista naiz! Mespretxatzen zaituztet, zeuen ordena, legea, indarkeria eta autoritatea mespretxatzen ditut. Urka nazazue! | » |
Louis Lingg |
-
George Engel
-
Samuel Fielden
-
Adolph Fischer
-
Louis Lingg
-
Michael Schwab
-
August Spies
-
Albert Parsons
Jose Martiren kontakizuna, Chicagoko La Nacion de Buenos Aires egunkariko arduraduna:
« | ...beren zeldetatik irteten dira. Eskutik heltzen dira, irribarre egiten dute. Sententzia irakurtzen diete, eskuak bizkarrean lotzen dizkiete eskuburdinekin, besoak gorputzera lotzen dizkiete larruzko gerriko batez eta hil-oihal bat jartzen diete katekumeno kristauei bezala. Beheran dago jendartea, lerroetan eserita antzokian egongo balira bezala. Fischerren aurpegian sendotasuna agertzen da, Spiesenean erregutea, harrotasuna Parsonsenean, Engelek txiste bat kontatzen du bere kaputxaren inguruan, Spiesek "isilduko duzuen ahotsa nik orain esan ditzaketen hitzak baino indartsuagoa izango da etorkizunean" oihukatzen du. Kaputxak jaisten dizkiete, gero imintzio bat, hots bat, tranpa beherantz doa, lau gorputzak erori eta kulunkatu egiten dira dantza izugarri batean... | » |
Jose Marti |
Zortzi orduko lanaldiaren lorpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1886ko maiatzaren amaieran, zenbait sektore patronalek zortzi orduko lanaldia eskaintzea onartu zuten ehun milaka langileri. Arrakasta hain handia izan zen, ezen Gremio eta Batasun Antolatuen Federazioak bere bozkarioa honela adierazi baitzuen: "inoiz herrialde honen historian ez da honelako altxamendurik gertatu industrian. Lanaldiaren ordu kopuruak murrizteko nahiak milioika langile antolatzera eta erakundeetara afiliatzera bultzatu ditu, orain arte agitazio sindikalak axola eza bazien ere".
Monumentuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Langileak Chicagoko poliziari egindako monumentu bat ipintzen, 1889.
-
Oinarria estatuarik gabe 1986an. Gaur egun, oinarria kendu egin zaio monumentuari.
-
Haymarketeko Memorialaren oinarriko plaka. Argazkian ikusi daiteke, alkatearen izena ezabatua izan dela eta A borobildu betek hiriaren zigilua estaltzen duela.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Chicago Landmarks | Site of the Haymarket Tragedy. 2009-05-06 (Noiz kontsultatua: 2018-05-27).
- ↑ «The Dramas of Haymarket: Act III» www.chicagohistoryresources.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-27).
- ↑ «HADC - Testimony of Harry L. Gilmer (first appearance), 1886 July 28.» www.chicagohistoryresources.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-27).
- ↑ «HADC - Testimony of Malvern M. Thompson (first appearance), 1886 July 27.» www.chicagohistoryresources.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-27).
- ↑ «The History of May Day» www.marxists.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-27).
- ↑ «Labour Day: the holiday that Canada gave the world» web.archive.org 2006-04-25 (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Día del trabajador. ley ingersoll. un derecho laboral social aun en controversia. - posttigo» abogados 2012-05-03 (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
- ↑ (Ingelesez) Berria.eus. «Langile izateko lanak» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los ocho de Haymarket, el origen del 1 de mayo» Kamchatka (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).