Edukira joan

Herri zahar-zaharra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Herri zahar-zaharra
Jatorria
Egilea(k)Howard Phillips Lovecraft
Argitaratze-data1940
IzenburuaThe Very Old Folk
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoabeldurrezko literatura
Hizkuntzaingelesa

Herri zahar-zaharra HP Lovecraftek idatzitako istorio bat da, Donald Wandrei adiskideari 1927ko azaroaren 3an gutun batean igorri ziona. Narrazioa Scienti-Snaps aldizkarian argitaratu zen, izenburu horrekin, 1940ko udan, autorea hil ondoren.

"Melmoth maitea" hitzekin hasten da gutuna, Wandreik Lovecraften zirkuluan goitizen hori baitzuen, ziur aski Melmoth the Wanderer eleberria zela eta.

Amets baten kontakizuna da. Protagonista Antzinako Erromako militarra da, Iruñera joaten dena. Hango jendea ikaraturik dago mendietako herriarekin, urtero hiriko batzuk bahitzen dituztelako akelarre beldurgarri batean. Horren aurrean, narratzaileak espedizio bat bidali nahi du mendietakoak azpiratzera.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]