Edukira joan

Herrira

Wikipedia, Entziklopedia askea

Herrira euskal preso politikoen aldeko defentsarako eta Espainiako gobernuaren haiekiko espetxe-politika salatzeko 2012 urtean sortutako erakundea zen.

2013. urteko urriaren 1ean Guardia Zibilak Herrira erakundeko 18 kide atxilotu zituen, Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak aginduta. Atxiloketa gehienak Hernanin gertatu ziren euskal presoen aldeko erakundeko kideak batzarra egiten ari zirenean. Epaileak Herriraren sare sozialetako kontuak itxtea zein kontu korronteak blokeatzeko agindua ere eman zuen.[1]

Eloy Velascoren aginduz, Herriaren ekintza guztiak bertan behera utzi zituenez hurrengo bi urteetan eta epe hau luzatu ahal zen. 2015ean Herrirako hiru altxorzain kartzelara bidali zituen, arrazoiaː terrorismoaren finantzaketa, erakunde terroristaren partaide izatea, Herrira erakundea indarrean egotea nahiz eta debekatuta egon, Ogasun Publikoari delitua egitea, kapitalen zuriketa eta Gizarte Segurantzaren aurkako delitua[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.