Hogwarts
Saila | Harry Potter |
Sortzailea | J. K. Rowling |
Ikastetxearen Armarria | |
---|---|
Izena | Hogwarts Magia eta Aztikeria Ikastetxea |
Jatorrizko izena | Hogwarts School of Magic and Wizardry |
Leloa | Draco Dormiens Nunquam Titillandus (latín) Ez egin inoiz kilimarik lo dagoen herensuge bati(itzulpena) |
Eraikuntza | 992.urtearen inguruan d. C. |
Eratzaileak | Godric Gryffindor Salazar Slytherin Rowena Ravenclaw Helga Hufflepuff |
Estatusa | Irekita |
Kokapena | Eskozia, Erresuma Batua |
Eskola mota | Magikoa |
Ohorezkoa | Bat ere ez |
Zuzendari ezagunak | Phineas Nigellus Black Armando Dippet Albus Dumbledore Severus Snape Minerva McGonagall |
Zundari Ordeak | Minerva McGonagall Amycus Carrow y Alecto Carrow |
Agintaritzak | Magia Ministerioa |
Eskainitako urteak | Zazpi |
Tituloak | TIMO (erdiko titulua) EXTASIS (lizentziatura titulua) |
Etxeak | Gryffindor Slytherin Ravenclaw Hufflepuff |
Erregistroa | Hogwarts magia erabiltzeko gaitasuna duten ikasle guztiak admititzen ditu. Haiek erregistratuak gelditzen dira bere jaiotzetik, eskolara joango diren onarpena 11 urterekin mezuz bidali arte |
Eskolaz kanpoko jarduerak | Quidditch Ikasle clubak Itxuratzeko ikasgaiak |
Hogwarts Harry Potter sagako fikziozko ikastetxea da. Erresuma Batuko eta Eskoziako ume eta nerabeak bertara joaten dira magia egiten ikastera. Ikastetxeak Magia Ministerioaren babesa dauka, erkidego horreetako magia komunitate guztia ere arautzen duena. Hala ere, Hogwarts ez da mota honetako ikastetxe bakarra, Frantzian "Beauxbatons" Akademia dago eta "Durmstrang" Institutoa Bulgarian, Europako beste batzuen artean.
Ikastetxea Harry Potterko eleberri guztietan agertzen da, baina azkenengo liburuan, "Harry Potter eta Herioaren Erlikiak", protagonistek ia istorio osoa gaztelutik urrun igarotzen dute.
Armarria eta eskola goiburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hogwarts-en goiburua "Draco dormiens nunquam titillandus" da, "Ez egin inoiz kilimarik lo dagoen herensuge bati". J. K. Rowling eleberriaren sortzaileak dioenez, Hogwartsentzat lelo berezia nahi zuen, beste ikastetxe batzuenak oso adierazgaitzak baitira.
Erregistroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hogwarts-en botere magikodun jaioberrien izenak idazten dituen luma magiko bat dago. Eta udan zehar zuzendariordeak lumak idatzitako umeen izenen artean 11 urte bete dituztenei ikastolara joateko gutun bat bidaltzen die. Eskolara joateko eskaeraren baieztapena edo ezezkoa uztailaren 31a baino lehen bidali behar da. Lehenengo gutunak honela dio:
« |
(Izen Abizenak)agurgaria: Pozik jakinarazi nahi zaitugu Hogwartseko Magia eta Sorginkeria ikastetxean leku bat duzula. Eta mesedez, aztertu ezazu beharrezkoak diren liburu eta ekipamendu zerrenda. Klaseak irailaren 1ean asten dira. Zure hontza uztailaren 31 baino lehen espero dugu. Begirunez, |
» |
Eta bigarren gutuna lehenengoa onartu bada:
« | Uniformea: Lehen urteko ikasleak behar dute:
(Ikasleen arropa guztiak haien izenak daramatzan etiketa eraman behar dituzte) LIBURUAK: Ikasle guztiak liburu hauen ale bat izan behar dute:
Gainerako tresneria:
Ikasleak hontza, katua, arratoia edo apoa ere ekarri dezakete. GURASOEI GOGORARAZTEN ZAIE LEHEN URTEKOA IKASLEAK ERRATZA propioa ERAMAN AHAL DUTELA |
» |
Ikasleak behar duten materiala Diagon kalexkan erosi dezatela espero da (Londresko Charing Cross-en ondoan dagoen kale sekretuan). Aipatutako materiala ordaindu ezin duten ikasleek ikastetxea emango dio finantza laguntza, Tom Riddleren kasua izan zen moduan.
"Muggles"-entzako gutunak, ez direnez bere magia egiteko gaitasunaz oartu ez daudenez mundu magikora ohitutak, gutunak azti batek eskuz eramaten du, gero gizarte magikoaren iguruan azalpenak emateko gurasoei.
Ikasle bakoitzak maskota bat eraman dezake, gehienetan hontza eramaten da posta eraman eta ekartzeko balio dutelako, baina badira beste hainbat kasu: arratoia (Ron), katua (Hermione), apoa (Neville)... Eskola urtea irailaren 1ean asten da.
Iritsiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikasleak Londresko King’s Cross tren geltokira joaten dira han, hain zuzen 9¾ andenera, 9. eta 10.andenen artean dagoen zutabe bat zeharkatu behar da. Hor Hogwartseko tren espresoa artzen dute ikastetxetik hurbil dagoen herri batera eramaten dituena Hogsmeade. Handik lehen urteko ikasleak Rubeus Hagrid irakaslearekin txalupaz joaten dira ikastetxearen azpian dagoen kovazulo baterarte, helduagoak, aldiz thestrals izeneko izakiak tiratutako gurdi batean bidaiatzen dute ikastetxerarte.
Lehen urteko ikastunak lehen aldiz gaztelura ailegatzen direnean, ez dira jarraian Jantoki Nagusira joaten besteek egiten duten moduan. Hautaketa probara jaten dira, non ikasleak ikastetxea daukan lau taldeetan banatzen dira, bakoitza ikastetxearen sortzailearen izenarekin "Gryffindor", "Slytherin", "Ravenclaw" eta "Hufflepuff". Hutapena egiteko ikasleek alfabetikoki kapela hautatxailea (kapela magikoa) buruan jartzen dute eta honek se taldetara joan behar diren esaten du bere nortasun eta adimenean oinarrituz.
Etxeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikasleek haien artean denbora asko harremanetan iagarotzen dutenez Hogwartsen ikasleak lau taldeetan banatzen dira, ikastetxearen sortzaileen izanak daramatenak,ikaslearen adimena eta nortasuna kontuan artuz.
Etxe honen ezaugarririk garrantzitsuenak indarra eta kemena dira. Godric Gryffindor izan zen bere sortzailea. Etxe honetarako sarrera solairua zazpigarren solairuan kokatuta dago, hain zuzen Emakume Potoloaren erretratuaren atzekaldean. Han sartzeko, emakumeari pasahitza esan behar zaio.
Etxe honen ezaugarri nagusienak bere leialtasuna eta egiten den lan sendoagatik, Helga Hufflepuff izan zen bere sortzailea. Etxe honetarako sarrera eskilaren azpian kokatuta dago, soto batean, sukaldearen ondoan.
Etxe honen ezaugarri nagusienak adimena , jakituria eta ezagutza dira. Rowena Ravenclaw izan zen bere sortzailea. Etxe honetarako sarrera dorre batean kokatuta dago eta sartu ahal izateko galdera bati erantzun behar zaio.
Etxe honen ezaugarri nagusienak anbizioa eta maltzurkeria dira eta aipatzen ez den etxe honen beste ezugarri bat odol zikinenganako (magoaren gurasoak magoak ez direnean) gorrotoa da. Salazar Slytherin izan zen bere sortzailea. Etxe honetarako sarrera ziegetan dago lakuaren azpian.
Etxe bakoitzak iraksle ordezkari bat dauka diziplina eta erantzukizuna irakasteko bere etxeko ikasleei. Irakasle horiek, Minerva McGonagall Gryffindorrentzat, Pomona Sprout Hufflepuffentzat, Filius Flitwick Ravenclawentzat eta Severus Snape Slytherinentzat.
Etxe bakoitzak mamu bat ere badauka,Nick Ia Lepoamoztuta Gryffindorrentzat, Fraile Potoloa Hufflepuffentzat, Gris emakumea(Gris emakumea Helena Ravenclaw da, Ravenclaw-ko fundatzailearen alava) Ravenclawentzat eta Baroi Odoltzua Slytherinentzat.
Ikasturtean zehar lau etxeek haien artean lehiatzen dira, ia nork lortuko duen puntu gehien. Puntuak irakasleek eman edo kendu egiten dituzte zigortu edo zoriontzeko. Puntuak areazko erloju erraldoi modukoekin puntuatzen da. Ikasturtearen bukaeran puntu guztiak batuak izaten dira eta puntu gehien dituen etxea Etxeen Arteko Kopa irabaziko du. Quidditch partidekin puntuak ere lortu daitezke.
Ikasturtea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hogwarts-en ikasturtea Erresuma Batuan dauden beste ikastetxe ez-magikoak bezala iruten du. Hiru hiruhilabetetan banatuta dago Gabonak, Pazkoa eta Udagatik banaturik. Festa egun hauetan ikasle guztiak ez dira beraien etxera bueltatzen batzuk ikastetxean gelditzen dira, hori bai, klaseak izan gabe.
Hogwarts-en epealdiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hogwarts-en hainbat etapa daude:
- Lehenengo eta bigarren kurtsoak: Hogwartseko bi ikasturterik txikienak dira. Egin beharrezko irakasgaiak: Edabeak, Eraldaketa, Herbologia, Aztikeria, Indar Ilunen Aurkako Babesa, Magiaren Historioa, Astronomia. Lehenengo kurtsokoei erratzarekin egan egiten ere irakasten zaie.
- Hirugarren Kurtsoa:Erdiko ikastaroetara igarotzen da (hirugarren, laugarren eta bostgarren). Bi irakasgai hautatu behar dira gutxienez, hauen artean: Izaki Magikoen Zainketa, Muggles ikasketak, Antzinako Runak, Aritmetika eta Igarpena.
- Hirugarren kurtsotik bostagarrenera: Erdibideko kurtsoak. Hautaketazko irakasgaiez aldatu zaitezke.
- Bostgarren Kurtsoa:Ikasturte honetan Hogwarsteko ikasleak azken azterketak egiten dituzte, nahiko zailak dira aurretiko urteak sartzen direlako: TIMOS deiturikoak ("Título Indispensable de Magia Ordinaria" erderaz). Ikasturte honetan magoaren etorkizunerako ikasketak ebaluatzen dira.
- Seigarren Kurtso:Ikasturte honetan EXTASIS (Exámenes Terribles de Alta Sabiduría e Invocaciones Secretas erderaz)azterketak asten dira. Kurtso honetanikaslea nahi duen ikasgaia ikasi dezake, beti ere, irakasleak erabakitzen duen bere ikasgaira joateko TIMOan atera behar den nota baino altuagoa izanik.
- Zazpigarren Kurtsoa:Ikasturte hau da azkenengoa, non bukaeran Hogwartsi agur esan ahalko dioten. Ikastute honi buruz gutxi dakigu bakarrik oso zaila dela, eleberrian ez delako aipatzen.
Klasea eta Irakasleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hogwarts Magia ikastetxea izanik ez ditu matematika eta gramatikako irakasgaiak irakasten; ikaslea sartu aurretik bi irakasgai hauen ingurua nahiko dakitela suposatzen da. Hogwartsera joan aurretik umeak, etxean edo eskola muggles-etan ikasten dute.
Lehenengo eta bigarrengo ikasleak irakasgai berdinak ikasten dute:
Herbologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herbologia ikasgai honetan landare magikoak ikasten dira, nola erabiltzeko,nola zaintzeko eta haien aurka nola borrokatzeko. Hogwartsen hiru negutegi daude hainbat landare magiko ezberdinekin.
Irakasleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Herbert Beery
- Pomona Sprout
- Neville Longbottom
Edabeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Edabeak hainbat nahasteen artean sortutako efektu magikoak dira. Ezinbestekoa da nahasketak kantitate egokiekin egitea, momentu eta tenperatura konkretu batean egitea, kimikarekin lotuta dago. Muggleak ezinezkoa dute edaberik egitea beharrezkoa dutelako osagai magikoak. Edabeen adibideak: Edabe trebetasun areagotzailea, leuntzeko edabea, Amortentia maitasun edabea, arpientzako edabea, "multijugos" edabea, zorte likidoa (Félix Felicis)...
Irakasleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Indar Ilunen Aurkako Babesa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Indar Ilunen Aurkako Babesa klase honetan ikasleei indar ilunetaz eta izaki ilunetaz babesteko teknikak irakasten zaizkie. Ikasgai honetan irakasle aldaketa mordo daude, dirudienez Voldemort lanpostu horren eskaera egin zuen baina eskaera ukatua izan zenez honek lanpostua madarikatu zuen.
Irakasleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Galatea Merrythought
- Quirinus Quirrell
- Gilderoy Lockhart
- Remus Lupin
- Alastor Moody (Bartemius Crouch Jr.)
- Dolores Umbridge
- Harry Potter (Menesteren gelan)
- Severus Snape
- Amycus Carrow
Magiaren istorioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Magiaren historioa Magiaren munduan gertatutako gauza guztiak. Irakasgai honen irakaslea mamu bat da eta ikasle guztien arabera irakasgairik aspergarriena da: gaiak; iratxo irauktsak, erraldoien arteko gudak eta sekretu magikoen jatorriak dira besteak beste.
Profesor
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Astronimia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Astronomia muggle ikasketekin berdintasunak dituen irakasgai bakarra da eta Astronomia dorrean irakasten da Hogwartseko dorrerik altuena. Irakasgai honetako ikasgaiak gaueko zerua aztertzean datza teleskopio batez.
Irakaslea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraldaketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraldaketa klaseak ezinbestekoa dira gauzen propietateak aldatzeko artean. Irakasgai honetan gauzak guztiz aldatzen iraskasten da, objektuaren zati bat bakarrik eraldatzen, objektuak ezereztik sortzen edo objektuak desagerarazten.
Irakasleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aztikeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aztikeria klaseetan sorginkeriak aztikerietarako sortzen irakasten da. Irakasgai hau praktikoa da eta klase hau oso zaratatsua eta kaotikoa izaten da gehienetan aztikerik gaizki ateratzen direlako.
Irakasleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erratzarekin egan egiten
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erratzarekin egan egiteko irakasgai bakarra da, non esfortsu fisikoa beharrezkoa den eta bakarrik lehenengo urtean irakasten da.
Irakasleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hirugarren urtean, bi irakasgai aukeratu behar dituzte gutxienez:
Muggle ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Muggle ikasketak mundu ez magikoa ikastean datza. Irakasgai hau magoak muggleen artean oharkabean ibiltzeko bere kultura eta bere teknologik erabiltzen jakiteko.
Irakasleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izaki Magikoen Zainketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izaki Magikoen Zainketairakasgaian izaki magikoak nola tratatu behar diren irakasten du. Irakasgai hau gazteluti kanpo egiten da eta izaki magikoak erakusten dira
Irakasleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Igarpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Igarpena etorkizuna iaragrtzeko artea da. Etorkizuna ikusteko era asko daude: bola magikoan begiratzea, ametsak interpretatzea, kartak irakurtzea...jakitunek diotenez iragapena magiaren besorik zehaztugabeena da.
Irakasleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako Runak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako Runak bere izena dioenez antzinako runen grabatuak aztertzen ditu. Runak hizkuntza hila da eta oso zaila.
Irakasleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aritmantzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aritmantzia, zenbakien propietate magikoen zerikusia duen irakasgaia da.
Irakasleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Séptima Vector
- Ashaverus Selwyn
Agerpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Agerpena pertsonak letegarraiatzean datza eta licentziak behar diraeta 17 urte izatea. Aipatutako gauzak ziurtasun neurriak dira ekintza hau oso arriskutzua delako(garraiatzen zauden bitartean gorputzaren zati atzean gelditu daitezke)
Irakasla
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Puntuaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Noten kalifikapena, hauxe da: Gainditutako notak:
- E = Apartekoa (Extraordinario)
- S = Itxaropenak gainditzen ditu (Supera las expectativas)
- A = Onargarria(Aceptable)
Gainditugabeko notak:
- I = Atsekabea(Insatisfactorio)
- D = Negargarria(Desastroso)
- T = Troll
Zuzendariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Minerva McGonagall: 1998 - Orain* Severus Snape: 1997 - 1998
- Dolores Umbridge: 1996
- Albus Dumbledore: 1946 - 1995 / 1996 - 1997
- Armando Dippet: 1900 - 1946
- Everard Kurlsinus: 1852 - 1899
- Phineas Nigellus Black: 1808 - 1851
- Dexter Fortescue: 1768 - 1807
- Dilys Derwent: 1741 - 1768
- Marcus Boot: 1694 - 1740
- Erebus Di Le Sante: 1649 - 1693
- Yardley Platt: 1499 - 1557
- Bridget Wenlock: 1234 - 1285
- Godric Gryffindor: 1233
- Rowena Ravenclaw, Helga Hufflepuff, Salazar Slytherin y Godric Gryffindor:1200
Beste biztanle batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irakasleez aparte gazteluan beste bizilagun batzuk daude
- Madame Pomfrey rzidaindegiaz arduratzen de erizaina da.
- Madame Pince, liburutegiko arduraduna da.
- Rubeus Hagrid, Dedekatutako basoaren basozaina da asieran, geroago Izaki Magikoen Zainketaren irakaslea bihrtzen da. Harry Potter-en lehenengo lagun magikoa da.
- Madame Hooch, Erratzarekin egan egiten irakastez aparte, Hogwartsen jokatzen diren Quidditch partidu guztien arbitroa da ere bada.
- Argus Filch, ikastetxearen atezaina da, bere katuaren lagutzan Sra. Norris. "Squib" bat da, eta aldi berean gogaikarri hutsa, ikasle guztiak mespreciatzen dute.
- Ehun etxeko elfo baino gehiago, haien artean Dobby eta Winky, sukaldeaz arduratzen dira eta jangelan janaria agertzeaz arduratzen dira.
- Mamuak, entzuten diren gehienak lau etxetakoak eta Myrtle negartia.
- Peeves, hango poltergeista da, ikasleak molestatzen ditu
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- HP-Lexicon.org - Información organizada y categorizada sobre Hogwarts con ilustraciones, líneas del tiempo y mapas (ingelesez)
- [1](erdaraz)
Autoritate kontrola |
|
---|