Inga Swenson
Inga Swenson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Omaha, 1932ko abenduaren 29a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Venice |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Los Angeles, 2023ko uztailaren 23a (90 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Northwestern Unibertsitatea Omaha Central High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, antzerki aktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Inga Swenson (1932ko abenduaren 29a - 2023ko uztailaren 23a) estatubatuar aktore eta abeslaria izan zen. Broadwayko ekoizpen askotan agertu zen, eta bi aldiz izendatu zuten Tony Sarietan, musikal bateko emakumezko aktore onena bezala. "110 in the Shade" filmean Lizzie Curry interpretatzeagatik eta Baker Street filmean Irene Adler interpretatzeagatik izendatu zuten. Gretchen Kraus antzezten ere eman zituen zazpi urte ABC Bensonen komedia telesailean.
Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inga Swenson Omahan jaio zen (Nebraska), 1932ko abenduaren 29an [1][2][3][4]. Geneva Pauline eta Axel Carl Richarden hiru semeetatik gazteena izan zen. Axel Carl Richard, auto istripu batean hil zen, Swensonek 15 urte besterik ez zituela. [5]
Swenson Omaha Central High Schoolen graduatu zen 1950ean. [6] OCHSn ikasten ari zela, bere karrerako azken-aurreko urtean, estatuko titulua irabazi zuen National Forensic League-ko hizlaritza lehiaketan eta denbora baten ostean, NFLren lehiaketa nazionala irabazi zuen. Bere institutuko azken urtean, zentroko hizlari onena bezela kontsideratu zuten eta Central High Playerseko presidente izendatu. Arte dramatikoa ikasi zuen Universidad del Noroesten, Alvina Krauserekin batera [7][8]. Gainera, Alpha Phi anaidiaren kide izan zen.
Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ikasketen hasieran Swensonek, bigarren mailako pertsonaien papera hartu zuen, Advise and Consent (1962) eta The Miracle Worker (1962) filmetan. Azken honetan Helen Kellerren ama antzeztu zuen. Swenson, formazioz, soprano lirikoa zen. [9] [10] Hori dela eta, Broadwayn jardun zuen, zehazki, New Faces (1956) eta The First Gentleman (1959) filmetan eta musikaletako emakumezko aktore onenaren Tony sarietan izendatua zuten 110 in the Shade (1964) eta Baker Street (1965) musikaletan egindako interpretazioak direlarik. [4]
Swenson, Bonanzako bi ataletan agertu zen, Hossen ama gisa. Zehazki "Inger, My Love" (1962) eta "Journey Remembered" (1963) ataletan azaldu zen. Gretchen Kraus, Benson komediako sukaldari alemaniarraren papera ere hartu zuen. Bere interpretazioak, Emmy sarietan hiru izendapen izatera eraman zion. Hainbat ataletan, Ingrid Svenson gisa azaldu ondoren, Corinne Tateren (Diana Canova) ama biologiko suediar bezala aukeratu zuten, Soap telesailean. Benson Soapetik eratorritako telesail bat zen, eta ekoizle berak zituen. Iparraldeko Maude Hazard matriarkaren papera ere hartu zuen North and South telesailean. Lehendabizi, 1985ean egin zuen hau eta 1986an ondoren.
Swenson 1998.an erretiratu zen antzezpenetatik. [11]
Bizitza pertsonala eta heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inga Swenson, Lowell Harris soinu-ingeniariarekin ezkondu zen 1953an. Bikoteak bi seme-alaba izan zituen: Mark eta James deiturikoak. James 1987an hil zen moto istripu batean, 26 urte besterik ez zituela.
Gaur egun, Mark (bere semeetako bat) zinema muntatzailea da eta Blues Brothers 2000 eta Digging to China filmetan egin zuen lan. [5]
Swenson Los Angelesen hil zen 2023ko uztailaren 23an, 90 urte zituela. [12][11][5]
Antzerkiko kredituak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1949 urtean: Antzerkian debuta: neskamea, "peg O' My Heart", berkshire playhouse. Stockbridge (Massachusettsen).
- 1956 urtean: Broadwayen debuta: abeslaria, "New Faces of '56 (aldizkaria)". Ethel Barrymore antzokian.
- 1956 urtean: Londresen debuta: Lizzie Currie, "110 in the Shade". Palace antzokian. [4]
Agerpen nagusiak antzerkian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1952 urtean: Alexandria printzesa, abeslaria, "The Swanen", "Minnie Fayen", "The Merchant of Yonkers", "Sing Outen", "Sweet Landen" eta extra "Othellon" eta "All Playhouse Theatren". Eagles Mere, (Pennsylvania).
- 1953 urtean: Anna Rose izeba, "Treasure Hunten", Monica, "The Mediumen", Lucy, "The Telephonen", "Dunyashan", "The Cherry Orchardn", Alizon Elliot, "The Lady 's Not for Burningn", Isabelle, "Ringen" "Round the Moonen" eta "All Playhouse Theatren". Eagles Mere, (Pennsylvania).
- 1954 urtean: Georgie Elgin, "The Country Girlen", Celia Copplestone, "The Cocktail Partyn", Mrs. Larue, "Mrs. McThingen", Aurelia kondesa, "The Madwoman of Chailloten", Angelique, "The Imaginary Invaliden" eta "All Playhouse Theatren". Eagles Mere, (Pennsylvania).
- 1954 urtean: Olivia, "Twelfth Nighten", "Jan Hus Playhousen". New York hiria.
- 1957 urtean: Charlotte printzesa, "The First Gentlemanen" eta "Belasco antzokian". New York hiria.
- 1958 urtean: Madge, "Picnicen", Amy Kittridge, "A Swim in the Sean". Biak, "Royal Poinciana Playhousen". Palm Beach (Florida).
- 1958 urtean: Ophelia, "Hamleten". Helena, "A Midsummer Night's Dreamsen" eta Perdita, "The Winter's Talen". Guztiak, American Shakespeare jaialdian. Stratford (Connecticut).
- 1958 urtean: Amy Kittridge, "A Swim in the Sean". Walnut Street antzokian. Filadelfia.
- 1959 urtean: Juliet, "Romeo and Juliet"-en. American Shakespeare jaialdian.
- 1960 urtean: Solveig, "Peer Gynt"-en. Phoenix antzokian. New York hiria.
- 1962. urtean: Julie Jordan, "Carousel"-en. Melody Top antzokian. Hillside (Illinois).
- 1962. urtean: Gillian, "Bell"-en, "Book"-en, eta "Candle"-n. Kiamesha jolas etxean. Kiamesha Lakua, New York.
- 1963 urtean: Desdemona, "Othello"-n. Arena Stagen. Washington.
- 1963 urtean: Magnolia, "Show Boat"-en, Kenley jokalariak, Warren, OH. Ondoren, Columbus eta OHn.
- 1963 urtean: Lizzie Currie, "110 in the Shade"-n. Broadhurst antzokian. New York hiria.
- 1965 urtean: Irene Adker, "Baker Street"-n. Broadway antzokian. New York hiria.
- 1967 urtean: Rol Nagusia, "Mary Stuart"-n. Parker jolasetxean. Lauderdale (Florida).
- 1968 urtean: Eliza Doolittle, "My Fair Lady"-n. City Center Light Operan, City center antzokian. New York hiria.
- 1972 urtean: Arragoa. Center antzokian Center antzokian eta Ahmanson antzokian.Los Angeles.
- 1979 urtean: Lady Alice More, "A Man for All Seasons"-en. Center antzokian eta Ahmanson antzokian. Los Angeles.
- 1979 urtean: "The Four Poster"-en. New Stage antzokian. Jackson. [4]
Antzerki-bira handiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1957 urtean: Marie Louise, "My Three Angels"-en. Estatu batuetako hirietatik.
- 1960 urtean: Julie Jordan, "Carousel"-en. Estatu batuetako hirietatik.
- 1963 urtean: Lizzie Currie, "110 in the Shade"-n. Estatu batuetako hirietatik. [4]
Filmetako kredituak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1962 urtean: Ellen Anderson, "Advise & Consent"-en. Columbia.
- 1962 urtean: Kate Keller, "The Miracle Worker"-en. United Artists.
- 1976 urtean: Monica arreba, "Lipstick"-en. Paramount.
- 1978 urtean: Mrs. Craddock, "The Betsy"-n. Allied Artists. [4]
- 1980 urtean: Abeslaria, "The Mountain Men"-en. Columbia.
Telebistako kredituak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebistako serieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebistako miniserieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1977 urtean: Amelia Foster, "Testimony of two men"-en
- 1985 urtean: Maude Hazard, "North and South"-en. ABC.
- 1986. urtean: Maude Hazard, "North and South"-en, 2. libk-an. ABC. [4]
- 1987 urtean: Marilyn Bradshaw Reagan, "Nutcracker: Money, Madness, and Murder"-en. NBC. [4]
Telebistako atalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1957 urtean: Liza, "The Best Wine"-n. "Goodyear Playhouse". NBC.
- 1957 urtean: Marjorie, "The World of Nick Adams"-n. "The Seven Lively Arts". CBS.
- 1958 urtean: Maria, "Heart of Darkness"-en. "Playhouse 90". CBS.
- 1958 urtean: Milly Theale, "Wings of the Dove"-n. "Playhouse 90". CBS.
- 1958 urtean: Vera, "Goodbye, But It Doesn't Go Away"-n. "The United States Steel Hour". CBS.
- 1959 urtean: Rose Maylie, "Oliver Twist"-en. "DuPont Show of the Month". CBS.
- 1961 urtean: Jane andrea, "Victoria Regina"n. "Hallmark Hall of Fame". NBC.
- 1962 urtean: Inger Borgstrom Cartwright, "Inger, My Love"-n "Journey Remembered"-en. Bonanza. NBC
- 1976 urtean: Henrietta Higgins, "The Sod House Woman"-en. Sara. CBS.
- 1978 urtean: Marie Barrett, "Hitchhike To Terror"-en. "Barnaby Jones". CBS.
- 1978-79 urteetan: Ingrid Swenson, "Soap"-en. ABC.
- 1979 urtean: Helenen ama, "Sex & Violence"-n. "Highcliffe Manor". NBC.
- 1988 urtean: Sonya Green, "Till Death Do Us Part"-en. "Hotel". ABC.
- 1989 urtean: Holly Lindstrom, "Little Sister"-en. "The golden girls". NBC.
- 1989 urtean: Madelyn Stone, "George and the Old Maid"en. "Newhart". CBS. [4]
Beste telebista batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1961 eta 1962 urteetan: "The Defenders". CBS.
- 1962 urtean: "Dr. Kildare". NBC.
- 1963 urtean: "The Nurses". CBS.
- 1964 urtean: "American Musical Theatre". CBS.
- 1964 urtean: "The Tonight Show". NBC.
- 1968 urtean: "My Father and My Mother". CBS.
- 1970 eta 1971 urteetan: "Medical center". CBS.
- 1970 urtean: "The Tape Recorder". PBS.
Telefilmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1971 urtean: Ilyana Kovalefskii, "Earth II"-n. ABC.
- 1978 urtean: Nora Bayes, "Ziegfeld: The Man and His Women"-en. NBC.
- 1987 urtean: Matty Kline, "Bay Cove"-n. NBC.
Telebistako saio bereziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1967 urtean: Lavinia, "Androcles and the Lion"-en. NBC.
- 1977 urtean: Trimble anderea, "My Dear Uncle Sherlock"-en. ABC.
- 1979 urtean: Marston anderea, "The Terrible Secret"-en. ABC.
- 1956 urtean: Kate, "The Gay Deceivers"-en. CBC. [4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Internet Broadway Database. 2024-01-23 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Turner Classic Movies. 2023-04-12 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Rotten Tomatoes. 2024-01-24 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ a b c d e f g h i j k Contemporary theatre, film and television. Volume 7 : a biographical guide featuring performers, directors, writers, producers, designers, managers, choreographers, technicians, composers, executives, dancers, and critics in the United States and Great Britain. Detroit, Mich. : Gale Research 1989 ISBN 978-1-4144-4477-2. (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ a b c (Ingelesez) Barnes, Mike. (2023-07-28). «Inga Swenson, Actress on Broadway and Gretchen the Cook on ‘Benson,’ Dies at 90» The Hollywood Reporter (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ (Ingelesez) «Inga Swenson Harris» The Central High School Foundation (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ «Ms. Alvina Krause» library.bloomu.edu (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ «New Theater Honors Alvina Krause: Northwestern Magazine - Northwestern University» www.northwestern.edu (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ «The Press-Courier - Google News Archive Search» news.google.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ «The Times-News - Google News Archive Search» news.google.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ a b (Ingelesez) Mitovich, Matt Webb. (2023-07-28). «Benson’s Inga Swenson Dead at 90» TVLine (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ «‘Benson’ Star Inga Swenson Dead At 90 | ETCanada.com» web.archive.org 2023-07-28 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Inga Swenson Internet Movie Databasen (ingeleraz).