Edukira joan

Jaione Camborda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jaione Camborda

Bizitza
JaiotzaDonostia1983ko martxoaren 1a (41 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaPragako Arte Eszenikoen Akademiaren Zinema eta TB eskola
Municheko Telebista eta Film Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
galiziera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria
Jasotako sariak

jaionecamborda.com
IMDB: nm3755267 Allocine: 677705
Facebook: jaione.cambordacoll Twitter: jaionecc Edit the value on Wikidata

Jaione Camborda Coll (Donostia, Gipuzkoa, 1983ko martxoaren 1a) zinema gidoigilea eta zinema zuzendaria da.[1][2] 2023ko iraileko Donostiako 71. Zinemaldian galizierazko O corno filmaz Urrezko Maskorra lortu zuen.[3][4]

2024ko iraileko Donostiako 72. Zinemaldiko Sail Ofizialeko epaimahaiburua izan zen, Leila Guerriero, Fran Kranz, Christos Nikou, Carole Scotta eta Ulrich Seidlekin.[5][6][7][8]

Jaione Donostian jaiotako zinemagilea da, duela urte batzuetatik Galiziako lurretan bizi eta lan egiten duena.

Praga eta Municheko zinema eskoletan trebatua, Novo Cinema Galegorekin lotuta egon da bere ibilbidea, arte zuzendari edo ekoizle gisa lan eginez, besteak beste honako lanetan: O ouro do tempo Karlovy Varyn (Txekia) estreinatua, Verengo (première Baficin) edota Las Altas Presiones, 2015ean, Sevillako Zinemaldiko Las Nuevas Olas saria irabazi zuena.

2019an lehen Film luzea egin zuen, Arima izenekoa eta berriz aurkezten zen Sevillako Zinemaldira, baita saria jaso ere.[9]

2023an Cambordak O Corno bere bigarren film luzearekin Donostiako 71. Zinemaldiko sari nagusia, Urrezko Maskorra eskuratu zuen. Galizieraz filmatua, 1971. urtean kokatua, haurdunaldietan emakumeei laguntzen dien emakume bat du protagonista. Une batean, gertaera lazgarri baten ondoren, ihes eta beste emakume batzuen laguntza jaso duen emakumea.[3]

Film laburrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Lilit.
  • Nimbos.
  • Proba de Axilidade.
  • Rapa das Bestas.[10]

Gidoilari, arte-zuzendari edo produkzio-diseinatzaile gisa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • O ouro do tempo
  • Las altas presiones
  • Los fenómenos

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2015ean Las Altas Presiones' laburmetraiak Las nuevas olas Sevillako Europar Zinemaldiko saria jaso zuen.
  • 2019an Arima luzemetraiak Las Nuevas Olas saileko Zuzendari Onenaren Saria jaso zuen Sevillako Europar Zinemaldian.[14][15]
  • 2023an Donostiako 71. Zinemaldiaren Urrezko Maskorra eskuratu zuen, galizierazko O corno filmarekin.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Jaione Camborda y la mujer de las mil caras en 'Arima'» Cine con Ñ (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  2. (Gaztelaniaz) «Jaione Camborda - Biografía» Decine21 (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  3. a b c Lizarralde, Ainhoa Sarasola-Mikel. (2023-10-01). «Jaione Cambordaren 'O corno'-k irabazi du 71. Urrezko Maskorra» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
  4. Makazaga Conde, Ander. (2023-10-06). «Aurpegi zorrotzak, esku zimurtsuak, larruazal hautsiak» Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
  5. «Jaione Camborda izango da Zinemaldiko Sail Ofizialeko epaimahaiburua» Berria 2024-09-17 (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  6. SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-09-17). «Jaione Camborda izango du buru Sail Ofizialeko epaimahaiak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  7. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2024-09-17). «Jaione Camborda izango da Donostia Zinemaldiko Epaimahai Ofizialeko epaimahaiburua, eta ondoan izango ditu Leila Guerriero, Fran Kranz, Christos Nikou, Carole Scotta eta Ulrich Seidl» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  8. «Donostia Zinemaldia» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  9. «Jaione Camborda habla de 'Arima' con imágenes | Festival de Cine de Sevilla» festivalcinesevilla.eu (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  10. (Gaztelaniaz) RAPA DAS BESTAS. Un cortometraje de Jaione Camborda. (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  11. (Gaztelaniaz) «Jaione Camborda estrena Arima» Euskal Irrati Telebista 2020-02-07 (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  12. Imaz, Andoni. (2023-07-15). «Isabel Herguera eta Jaione Camborda Urrezko Maskorra eskuratzeko lehian izango dira» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-07-15).
  13. (Gaztelaniaz) O corno - Película - 2023 - Crítica | Reparto | Estreno | Duración | Sinopsis | Premios - decine21.com. 2023-07-12 (Noiz kontsultatua: 2023-07-15).
  14. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2019-11-21). «Jaione Camborda: «‘Arima’ es una historia de mujeres atrapadas en una dimensión perturbadora»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  15. (Gaztelaniaz) Vigo, Faro de. «"Arima", de Jaione Camborda, gana un premio en el festival Márgenes» www.farodevigo.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]