Joan Jett
Joan Jett | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Filadelfia, 1958ko irailaren 22a (66 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wheaton High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea, abeslaria, aktorea, egile abeslaria, disko-ekoizlea, telebista-aktorea, kantaria eta estudioko musikaria |
Lantokia(k) | Los Angeles |
Kidetza | The Runaways (mul) Joan Jett & the Blackhearts (en) |
Genero artistikoa | rock |
Ahots mota | kontraltoa |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa baxua |
Diskoetxea | Blackheart Records (en) Epic Records MCA Records Warner Music Group |
joanjett.com | |
| |
Joan Jett (jaiotzez Joan Marie Larkin ; Filadelfia, Pensilvania, AEB, 1958ko irailaren 22a) abeslari, produktore, gitarra-jotzaile eta aktore bat da.
Famatua da I Love Rock N’ Roll singlea dela-eta. Abesti hau Bilboard zerrendako lehena izan zen 1982ko martxoaren 20tik maiatzaren 8ra arte. Beste lan famatu batzuk Crimson and Clover, Bad Reputation, I Hate Myself for Loving You, Do You Wanna Touch Me, Light of Day, Little Liar eta Love Is All Around dira.
Joan rock musika-estiloaren emakume-erreferente garrantzitsuenetariko bat da. Izan ere hainbat talderengan eragin izan du, hala nola; L7, Bikini Kill, Shonen Knife, Yeah Yeah Yeahs, Kittie, The Donnas edo Hole. Hori gutxi izango balitz, Rolling Stone aldizkariarentzat munduko 87. gitarra-jole onena da (zerrenda honetan 2 emakume daude soilik).
Biografia:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joan Jett Lankenau ospitalean, Filadelfian, jaio zen. 1967an Marylandera bizitzera joan zen.
The Runnaways
[aldatu | aldatu iturburu kodea]15 urterekin The Runaways izeneko taldea sortu zuen Sandy West, Mickie Steele, Jackie Fox, Lita Ford eta Cheri Currie kideekin. Joanek abesten, gitarra jotzen eta konposatzen zuen. Nahiz eta taldea nahiko ospetsua izan Europan, Japonian, Australian, Kanadan eta Hego Amerikan, ez zen halan izan AEBn. Horren arrazoi nagusia komunikabideak emakumez osatutako talde bat ikustera ohituta ez egotea izan zen. The Runnaways 1979an banandu zen. Guztira 5 diska ekoiztu zituzten. 2010an taldeari buruzko filma argitaratu zen, Kristen Stewartek Joan antzezten zuela.
Solista bezala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1979ko udaberrian Joan Jett Londresera joan zen, bakarlari bezala lan egiteko. Sex Pistols, Paul Cook eta Steve Jonesekin abestiak grabatu zituen. Horietako bat I Love Rock N’ Roll abestiaren lehen bertsioa izan zen. Los Angelesera itzulita, The Runnawaysen oinarritutako film batean antzeztu zuen. Han Kenny Laguna konpositorea ezagutu eta elkarrekin lan egitea erabaki zuten. Joan eta Kennyk Black Records zigilua editatu zuten. Joan berezko zigilua editatu zuen lehen emakumea izan zen.
Joan Jett & The Blackhearts
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joanek Lagunarekin The Blackhearts taldea sortu zuen 1980ko hamarkadaren hasieran. Jetten taldekideak Ricky Byrd, John Doe, Gary Ryan eta Eric Ambel (geroago Byrdek ordezkatuko zuen). Taldeak I Love Rock N’ Roll abestia grabatu zuten
Beste lanak
Jett, kirol-zale amorratua, Love Is All Around abestia sortu zuen. Kanta hau emakumezkoen kirol-ereserki bihurtu da. Joan Jettek ESPN X-Games enpresarekin hainbat alditan elkarlanean aritu da.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joan Jett (1980)
- I Love Rock 'n Roll (1981)
- Album (1983)
- Glorious Results of a Misspent Youth (1984)
- Good Music (1986)
- Up Your Alley (1988)
- The Hit List (1990)
- Notorious (1991)
- Pure and Simple (1994)
- Naked (2004)
- Sinner (2006)
- Unvarnished (2013)
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Jett |
- Joan Jett & the Blackhearts (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)