Joseph Pulitzer
Itxura
Joseph Pulitzer (Mako, 1847ko apirilaren 10a - Charleston, Hego Carolina, 1911ko urriaren 29a) Estatu Batuetako kazetaria izan zen, jatorriz hungariarra bazen ere. 1864. urtean jo zuen Estatu Batuetara, eta armada federalean borrokatu ondoren, ospe handiko kazetari eta politikari bihurtu zen. New Yorken hedadura handieneko The World egunkaria erosi zuen 1883. urtean, eta milioi bat dolar eman zizkion Columbiako unibertsitateari kazetaritza-eskola bat sor zezan. Pulitzer izeneko saria sortu zuen, urtero Columbia Unibertsitateak literatura-idazleak saritzen dituena. Kazetaritza-sariak ere antolatu zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Pulitzer |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.