Juan de Padilla
Itxura
Juan de Padilla | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juan López de Padilla |
Jaiotza | Toledo, 1490eko azaroaren 10a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Villalar de los Comuneros, 1521eko apirilaren 24a (egutegi gregorianoa) (30 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: burugabetzea |
Familia | |
Ezkontidea(k) | María Pacheco |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | iraultzailea |
Juan de Padilla (Toledo, 1490eko azaroaren 10a - Villalar, 1521eko apirilaren 24a) gaztelar aristokrata izan zen, Gaztelako comunero edo komunitatezaleen burua.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1519an Gaztelako komuneroen alde jarri zen, enperadoreak goi mailako karguetatik baztertu zuela eta. Komuneroen buruzagi nagusi egin zuten; Tordesillasko hiria beretu zuen, baina huts egin zuen Joana erregina matxinatuen alde jartzeko ahaleginetan. Padillaren ostea Villalarren garaitu zuen inperioko armadak (1521); Padilla preso hartu eta hurrengo egunean hil zuten, Juan Bravo eta Francisco Maldonado buruzagiekin batera. Padillaren alargunak borrokari eutsi zion hurrengo hilabeteetan, baina etsi behar izan zuen inperioaren aurrean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.