Kadesh
Kadesh | |
---|---|
Datuak | |
Herrialdea | Siria |
Koordenatuak | 34°33′27″N 36°31′12″E / 34.5576°N 36.52°E |
Azalera | [convert: invalid number] km² |
Historia | |
Kultura | Mesopotamia |
Kadesh edo Qadesh egungo Siriaren mendebaldeko antzinako hiria da, Orontes ibaiaren ertzean dagoena.
Kanaan eskualdeko hiri garrantzitsua izan zen eta hititen eta egiptoarren arteko borroka gertatu zen bertan[1].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriaren lehenengo berriak antzinako Egiptokoak dira, Tutmosis III.ak (K.a. 1479-1426) Kadeshko printzeak gidatzen zuen siriarren matxinada bat garaitu zuenekoak. K.a. 1340 inguruan hititen mende geratu zen hiria, eta harrezkero Kadesh izan zen hedatzen ari ziren bi inperioen muga eta guda-lekua.
Seti I.ak Egiptoko Inperiorako berreskuratu zuen, eta haren seme Ramses II.a han borrokatu zen Muwatallis II.a hititarekin K.a. 1275ean. Guduaren ondorioz, bi erregeek elkarri ez erasotzeko itun bat izenpetu zuten; ezagutzen den lehen nazioarteko ituna da. Itsasoko Herrien inbasioaren ondoren (1185 inguruan), hiria suntsitua izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Ingelesez) «Encyclopedia of African history and culture | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau arkeologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |