Karlos XV.a Suediakoa
Karlos XV.a eta IV.a (Carl Ludvig Eugen) (Stockholmeko Errege Jauregia, 1826ko maiatzaren 3a - Malmö, 1872ko irailaren 18a) Suediako erregea (Karlos XV.a) eta Norvegiako erregea (Karlos IV.a) izan zen.
Oskar I.a eta Josephine Leuchtenbergokoaren semea izan zen. Jaiotzean Eskania Duke titulua eman zioten. Karlos XIV.a bere aitonaren heriotzaren eta Oskar I.a bere aitaren koroatzearen ondoren printze oinordekoa izendatu zen. 1850ean Louise Herbehereetakoarekin, Gilen II.a Herbehereetakoako ilobarekin, ezkondu zen. Ezkontzak izan zituen bi seme-alaba, Luisa Suediakoa (1851-1926) eta Carl Oscar Vilhelm Frederik (1852-1854). Luisa Danimarkako erregina izan zen Frederiko VIII.a Danimarkakoarekin ezkontzerakoan.
1857an erregeordea izendatu zen eta bere aitaren heriotzaren ondoren erregea koroatu zen1859an. Oskar II.a Suediakoa bere anaia Suediako eta Norvegiako erreinuetako bere ondorengoa izan zen.