Edukira joan

Kisumu

Koordenatuak: 0°06′S 34°45′E / 0.1°S 34.75°E / -0.1; 34.75
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kisumu
hiria
Administrazioa
County of KenyaKisumu County
Geografia
Koordenatuak0°06′S 34°45′E / 0.1°S 34.75°E / -0.1; 34.75
Map
Altuera1.131 m
Demografia
Biztanleria409.928 (2009)
Informazio gehigarria
Sorrera1901
Hiri senidetuakRoanoke eta Cheltenham
kisumu.go.ke

Kisumu[1] Kenyako portu-hiria da, Nyanza eskualdeko hiriburua. Herrialdearen mendebaldean dago, 1.131 metroko garaieran, Victoria aintziraren ekialdeko ertzean. Kenyako hiri handienetan hirugarrena da, eta mendebaldeko Kenyako handiena. 409.928 biztanle zituen 2009an.

Portua 1901ean sortu zuten, Ugandako trenbidearen amaiera geltoki gisa, eta Port Florence izena eman zioten. 1980ko hamarkadatik aurrera merkataritzak indarra galdu bazuen ere, garrantzi handikoa da petrolio esportazioan.[2]

    Datu klimatikoak (Kisumu, 1938–1990)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 30.6 30.8 30.4 28.8 28.2 27.9 27.7 28.2 29.4 30.5 30.1 29.9 29.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 23.8 24.1 24.1 23.4 22.8 22.2 21.9 22.2 22.8 23.8 23.7 23.5 23.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 79 84 169 213 167 85 85 81 90 95 139 101 1388
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 7 10 11 17 13 8 7 8 8 10 13 9 121
Iturria: World Meteorological Organization[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Kenya. Berria Estilo Liburua, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-6-12).
  2. Kenya’s fuel flow chain – how does it get to petrol stations?. energysiren.co.ke (Noiz kontsultatua: 2019-6-12).
  3. World Weather Information Service – Kisumu. World Meteorological Organization (Noiz kontsultatua: 2019-6-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]