Edukira joan

Konplize

Wikipedia, Entziklopedia askea
Grigori Gerxuni Errusiar Inperioaren aurka borrokatu zuen anarkista eta iraultzailea izan zen. 1903an irudian agertzen diren bere konplizeekin atxilotu zuten, eta denak epaitu eta kondenatu zituzten.

Zigor zuzenbidean, konplizea delitu bat prestatu eta burutzean laguntza eman duen pertsona da, delitua bera burutu gabe. Munduko ordenamendu juridiko guztietan agertzen den figura da, nahiz eta esanahi edo trataera ezberdina izan dezakeen konplizitatearen mailaren arabera. Horregatik, batzuetan, beharrezko laguntzailea ere aipatzen da. Beharrezko laguntzailea delitu bat egiteko guztiz beharrezkoa den konplizea da. Bera gabe, delitua ezingo litzateke aurrera eraman.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.