Koroatzea
Koroatzea | |
---|---|
Euskal Herria | |
Gasteizko Koroatze auzoko Eulogio Serdan kalea. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Administrazioa | |
Posta kodea | 01012 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°51′10″N 2°40′35″W / 42.8528°N 2.6764°W |
Demografia | |
Biztanleria | 12.774 (2023) |
Koroatzea Gasteizko (Araba) auzoa da. Alde Zaharraren ipar-mendebaldean dago. Iparraldetik hasita eta erlojuaren orratzen norantzan, mugakide ditu Pilar, Zaramaga, Alde Zaharra, Lovaina eta Txagorritxu auzoak.
Auzoko etxebizitza gehienak 1960ko eta 1970ko hamarkadetan eraiki ziren. [1] Merkataritza jarduera handiko auzoa da, batez ere Gorbeia kalearen inguruetan. Auzoa Andre Mariaren Koroatzearen elizaren inguruan eraiki zen. Eliza 1958-1960 urte bitartean eraiki zen Miguel Fisac (1913-2006) arkitekto ezagunaren diseinuari jarraiki.
Euskaraz ere Errota Zaharra edo Errota deitu ohi zaio auzoari, gaur egungo Santo Domingo plazan zegoen errotari erreferentzia eginez. [2]
Kaleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «SmartEnCity - Koroatze auzoa» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) Knörr Borràs, Henrike. (2009). [https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/72671-01.pdf «TOPONIMIA DE VITORIA I GASTEIZKO TOPONIMIA I»] ONOMASTICON VASCONIAE (Euskaltzaindia) 27: 154. ISBN ISBN 978-84-95438-51-5..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |
Gasteizko auzoak | ||
---|---|---|
Abetxuku • Adurtza • Alde Zaharra • Anglo-Vasco • Arana • Aranbizkarra • Arantzabela • Ariznabarra • Arriaga-Lakua • Babesgabeak • Done Jakue • Ehari-Gobeu • Ekialdeko Nekazaritza Eremua • Gatzalbide • Goikolarra • Hego-mendebaldeko Nekazaritza Eremua • Ipar-mendebaldeko Nekazaritza Eremua • Judimendi • Koroatzea • Lovaina • Mendizorrotza • Pilar • Salburua • San Kristobal • San Martin • Sansomendi • Santa Luzia • Txagorritxu • Zabalgana • Zabalgunea • Zaramaga |
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |