Kurilak
Kurilak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Alaid (en) |
Garaiera | 2.339 m |
Mota | Uhartedi eta disputatutako lurralde |
Azalera | 10.500 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 47°00′N 152°06′E / 47°N 152.1°E |
UTC ordua | Magadango ordua eta Japan Standard Time (en) |
Estatu burujabe | Errusia |
Errusiako oblastak | Sakhalin oblasta |
Ur-gorputza | Okhotskeko itsasoa Ozeano Barea |
Mendizaletasuna |
Kurilak[1] edo Kuril uharteak —errusieraz: Кури́льские острова́, translit.: Kurilskiye ostrova, /kʊˈrʲilʲskʲɪjə ɐstrɐˈva/ ahoskatua edo errusieraz: островá Тисима, translit.: ostrova Tisima; japonieraz: "Kuril uharteak" (japonieraz: クリル列島 Kuriru rettō ) edo "mila uharteak" (japonieraz: 千島列島 Chishima rettō ) — uhartedi bat da. Uharte gehienak sumenditsuak dira. Ipar-mendebalderantz, Japoniako Hokkaido uhartetik Errusiako Kamtxatka penintsularantz doaz, eta Okhotskeko itsasoa Ozeano Barearen iparraldetik banatzen dute, Sakhalingo errusiar oblastaren zati dira.
Izena, ainu aborigenen hizkuntzatik dator. Hizkuntza honetan, kur hitzak "gizon" esan nahi du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ainu aborigenak uharte haietan oso antzinatik bizi dira, errusiarrek XVIII. mendean bertatik bota zituzten arte. Japonia uharte haietaz jabetu zen 1875ean (San Petersburgoko Ituna), Sakhalin Errusiari uztearen truke. Errusiak hartu egin zituen Bigarren Mundu Gerraren ondoren (San Frantziskoko Ituna), baina Japoniak, oraindik, hegoaldeko hereneko uharteak aldarrikatzen ditu (Kuril uharteetako gatazka), hau da, Etorofu, Kunashiri, Shikotan eta Jabomai: Japonian, Iparraldeko Lurraldeak izenaz ezagutzen dira.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uharteak euren lainoagatik ospetsuak dira. Alga eta arrainetan aberatsak dira. Atlasov, Iparraldeko hereneko uhartea (Oyakoba japoniarrentzat), sumendi kono ia perfektu bat da.
Geologikoki, Kuril uhartedia uharte arku bat da, uhartedi mota bat, plaka tektoniko ozeaniko batek beste baten aurka subdukzioa egiten duen heinean eratua, haren fusioa eta horren ondoren datorren magma igoerarengatik.
Uharteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taula honetan, Kuril uharteak ipar-ekialdetik hego-mendebalderantz zerrendatzen dira. Uharteotaz gain, dozena bat uharte eta harkaitz txikiago ere daude.
Izen errusiarra | Izen japoniarra | Azalera km²tan |
Gehienezko garaiera metrotan |
Latitudea I | Longitudea E |
---|---|---|---|---|---|
Iparraldeko taldea | |||||
Xumxu | Shumushu | 388 | 189 | 50º45' | 156º20' |
Atlasov | Oyakoba | 150 | 2339 | 50º50' | 155º30' |
Paramuxir | Horomushiru | 2053 | 1816 | 50º30' | 155º40' |
Antsiferov | Shirinki | 7 | 747 | 50º12' | 154º58' |
Makanruxi | Makanrushi | 49 | 1171 | 49º45' | 154º25' |
Onekotan | Onekotan | 425 | 1324 | 49º25' | 154º45' |
Kharimkotan | Harimukotan | 68 | 1157 | 49º05' | 154º30' |
Ekarma | Ekaruma | 30 | 1170 | 48º55' | 153º55' |
Txirinkotan | Chirinkotan | 6 | 742 | 48º58' | 153º30' |
Xiaxkotan | Shasukotan | 122 | 934 | 48º50' | 154º05' |
Erdialdeko taldea | |||||
Raikoke | Raikoke | 4,6 | 551 | 48º17' | 153º15' |
Matua | Matsuwa | 52 | 1446 | 48º05' | 153º10' |
Rasshua | Rasushua | 67 | 948 | 47º45' | 153º00' |
Ushishir | Ushishiru | 5 | 401 | 47º30' | 152º50' |
Ketoy | Ketoi | 73 | 1172 | 47º20' | 152º30' |
Simushir | Shimushiru | 353 | 1539 | 47º00' | 151º55' |
Hegoaldeko taldea | |||||
Broutona | Buroton | 7 | 800 | 46º43' | 150º45' |
Txirpoi | Txerupoi | 21 | 691 | 46º30' | 150º55' |
Brat Txirpojev | Buratto Cherupoefu | 16 | 749 | 46º28' | 150º50' |
Urup | Uruppu | 1450 | 1426 | 45º50' | 149º55' |
Iturup | Etorofu | 3200 | 1634 | 44º50' | 147º50' |
Kunaxir | Kunashiri | 1490 | 1822 | 44º05' | 146º00' |
Xikotan | Shikotan | 250 | 413 | 43º50' | 146º45' |
Jabomai uharteak | Habomai | 97 | 45 | 43º30' | 146º05' |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Exonimia zerrenda. (Noiz kontsultatua: 2010-12-05).