Land art
Land art edo earthwork-a arte garaikidearen korronte bat da, paisaia eta artelana lotuta daude bertan. Naturan dauden elementuak material gisa erabiltzen dira: zura, lurra, harriak, harea, haizea, arrokak, sua, ura, etab. Artelana naturan sortzen da eta bertan mantentzen da, batzuetan lan txikiak izan daitezke, bestetan, ordea monumentalak. Horregatik arkitekturarekin harremana duen arte korrontea da. Paisaia, eskultura eta arkitektura biltzen dituen korrontea, alegia.
Orokorrean, lanak kanpoan mantentzen dira, naturan, espazio irekietan. Natur higaduraren eta aldaketen ondorioz lan asko desagertu egiten dira eta hauen erregistro moduan argazkiak/film-ak bakarrik mantentzen dira.
Lehen lanak AEBetako mendebaldeko basamortuko paisaietan egin ziren, hirurogeiko hamarkadaren amaieran. Robert Smithson dugu korronte honen aitzindarietako bat, "Spiral Jetty" lanarekin 1970koa.
Artelan hauen helburuetako bat ikuslearengan emozio plastikoak sortzen da. Paisaia zentzu artistiko batekin eraldatzea bilatuko du ikusleari ahalik eta efektu eta sentsazio gehien sortarazteko.Gizakien eta Lurraren, ingurumenaren eta munduaren arteko harremana islatu nahi da, aldi berean mina adieraziz, gaur egun dagoen klimaren ingurumen-narriaduraren ondorioz. Garrantzitsuena giza artistaren eta ingurumenaren arteko interakzioa da.
Land Arteko artistak lurra eta ingurumena erabiltzen ditu bere lanetarako lehengai gisa. Teknika nagusia paisaian esku hartzea da, eta bertan egiten dituzten lanek ingurumenarekin modu zuzenagoan eragiten dute, paisaiaren zati bat aldatuz. Land Arteko artistek topografia zuzentzen dute, zangak, leizeak edo lerroak zulatzen dituzte; lur-mugimendu handiak egiten dituzte hondeamakinak edo beldar kamioiak erabiliz; arrapala handiak egiten dituzte edo eraikinak (Christo eta Jeanne-Claude) edo harkaitzak tapatzen dituzte. Behin eta berriz ibiltzen doaz bide bat markatzeko, edo harriak jartzen dituzte, edo algekin kiribilak egiten dituzte.
Helburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Land Artaren helburuetako bat paisaia zentzu artistiko batekin eraldatzea da, ikusleari ahalik eta efektu eta sentsazio gehien eragiteko. Gizakien eta Lurraren, ingurumenaren eta munduaren arteko harremana islatu nahi da, aldi berean mina adieraziz, gaur egun dagoen klimaren ingurumen-narriaduraren ondorioz. Garrantzitsuena giza artistaren eta ingurumenaren arteko interakzioa da.
Horretarako, arteak paisaiaren barruan esku hartzen du, paisaiaren egituraren barruan, eta aldatu egiten du espazioan aurkitutako materialekin (harriak, egurra, haizea, ura, etab.)
Paisaia artelanaren funtsezko elementua bihurtzen da. Artistak ingurumenarekin hitz egiten du eta solasaldi hori gordeko duena artelana bera izango da.
Land Artak elkarrizketa bat sortzen du naturarekin, askotan arkitekturarekin ere lotura zuzena duena baina beti alor artistikotik ikusia.
Artistak lurrarekin, ingurumenarekin eta espazioarekin bat egitea lortu behar du bertan lan egin ahal izateko. Bere sentikortasunaren arabera modu batera edo bestera eraldatuko du paisaia, bien arteko joko bat bihurtzen da; gizakiak bere arrastoa uzten du naturan, paisaia berri bat egituratuz bere sentsibilitatearen eta bere interpretazio-gaitasunaren pean.
Land Art artistak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Robert Smithson
- Richard Long
- Hamish Fulton
- Francis Alys
- Christo eta Jean Claude
- Andy Goldsworthy
- Alice Adams
- Alan Sonfist
- Michael Heizer
- Dennis Oppenheim