Lankide:Hegmasgor/Proba orria
Antropometria Urdin Handia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antropometria Urdin Handia (ANT 105) [izenburu originala frantsesez: La grande Anthropométrie bleue (ANT 105)] 1960an Yves Klein-ek (1928-1962) egindako artelan bat da. Teknikari dagokionez, pigmentua eta erretxina sintetikoa paperean mihise gainean muntatua da. Gaur egun Bilboko Guggenheim museoan aurki daiteke.[1]
Artista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Yves Klein Nizan, 1928ko apirilaren 28an jaio zen. Artearen inguruan hezitako mutil bat izan zen, beraren gurasoak artistak bait ziren. 1947an, Klein pintura monokromatikoak egiten hasi zen eta 10 urte geroago, 1959an, kolore bat patentatzea lortu zuen International Blue Klein deiturikoa. [2] Pinturak eta eskulturaz aparte performanceak ere egiten zituen hauen artean famatuenak Antropometriak eta "sculpture aérostatique".
1962ko ekainaren 6an, 34 urte zituelarik, bihotzekoaz hil egin zen. Beraren ibilbide artistikoa laburra izanda ere, pintura mota berri bat sortzea lortu zuen eta hainbat obra ospetsu izatea ere lortu egin zuen. Beraz, 7 urtetako ospea laburra baina bizia izan zen.
Pigmentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsasoz haraindiko urdina (azul ultramar) da erabiltzen duen pigmentua beraren irudi monokromatikoak egiteko. Pigmentu honen jatorria Lapizlazulian dago.
Lapizlazulia (“Lapiz” Lat. harria eta “Azul” Arab. urdina), harri erdibitxi bat da Afganistanen aurkitzen dena konkretuki Hindukush-eko harrobian. Beraren konposaketan Pirita aurki daiteke horregaitik, antzina uste zen urrea zuela beraren barruan eta oso pigmentu gareztia bihurtu zen. Horregaitik, pigmentu hau artifizialki sintetizatzeko ahalegin handiak egin ziren eta XIX.mendearen hasieran, Frantzian, Jean-Baptist Guiment-ek konposizio kimikoa zein zen jakitea lortu zuen[3]: (NaCa)8(Al,SiO4)6(SO4, SCl)2. Harri gogorra da; Mohs-en eskalan 5,5-eko gogortasun mailan aurkitzen da.
Aglutinatzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pigmentu hau funtzionalitate bat izateko aglutinatzaile batekin nahastu behar da eta honetarako Kleinek, Edouard Adam-en laguntzarekin erretxina sintetiko bat sortzea lortu zuen. Erretxina, Rhodopas M deituriko azetato polibiniliko bat da eta hau da International Blue Klein pinturari esekitze eta belus itxura ematen diona. Egia esa, Artistak patentatu zuena aglutinatzaile berezi hau izan zen, pigmentu bat patentatzea ezinezkoa delako.[4]
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Antropometria urdin handia (ANT 105) | Guggenheim Bilbao Museoa» Guggenheim Bilbao (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «IKB 79 - Yves Klein» HA! (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ Pastoureau, Michel, 1947-. (2010). Azul : historia de un color. (1. ed. argitaraldia) Paidós ISBN 9788449323676. PMC 688354690. (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Rhodopas M» Ya está el listo que todo lo sabe (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).