Edukira joan

Lankide:Joxan Garaialde/Proba orria

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Beisbol zelaia (Chicago, AEB)

Beisbola[1] (ingelesezko baseball; base, eta ball-etik (pilota)) 9 jokalariko bi talderen artean jokatzen den kirola da. Talde bakoitzean, 9 jokalari daude. Arrakasta handia dauka, batez ere Amerikan[2] eta Japonian, baina Europan eta beste leku batzuetan ere ligak daude. Euskal Herrian kirol praktikatuenen artean ez badago ere, zenbait hamarkadatako tradizioa dago, eta talde nabari batzuk ere bai[oh 1].

Beisbola bate eta pilota kirola da. Bi talderen artean jokatzen da, bakoitzak bederatzi jokalariz osatutakoa; txandaka aritzen dira bateatzen eta zelaian jokatzen. Jokoa hainbat jokalditan gertatzen da; orokorrean, joko bakoitza hasten da zelaiko jokalari batek, jaurtitzaileak (pitcher), pilota bat botatzen duenean eta bateatzaile-taldeko jokalari batek, bateatzaileak, batearekin jotzen saiatzen denean. Eraso-taldearen helburua (bate-taldea) joko-zelaian pilota jotzea da, beste taldeko jokalariengandik ahal den urrunen, bere jokalariei baseak korritzeko aukera emanez. Taldeko jokalariek, erlojuaren orratzen kontrako norantzean lau baseen inguruan korrika eginez, korrikaldia (run) lortu behar dute. Defentsa-taldearen helburua (zelai-taldea deritzona), berriz, bateatzaileak korrikalari bihurtzea saihestea da, eta horiek baseen inguruan aurrera egiten ekiditea[3]. Karrera bat lortzen da korrikalari bat baseen inguruan, ordenan, aurrera egiten duenean eta «home» (etxea) plaka ukitzen duenean (jokalaria bateatzaile gisa hasi zen lekua).

El béisbol es un deporte de bate y pelota jugado entre dos equipos de nueve jugadores cada uno, que se turnan para batear y fildear. El juego se desarrolla a lo largo de varias jugadas, y cada jugada generalmente comienza cuando un jugador del equipo que fildea, llamado el lanzador, lanza una pelota que un jugador del equipo de bateo, llamado el bateador, intenta golpear con un bate. El objetivo del equipo ofensivo (equipo de bateo) es golpear la pelota dentro del campo de juego, lejos de los jugadores del otro equipo, permitiendo que sus jugadores corran las bases, haciendo que avancen en sentido contrario a las agujas del reloj alrededor de cuatro bases para anotar lo que se llama "carreras". El objetivo del equipo defensivo (conocido como el equipo de fildear) es evitar que los bateadores se conviertan en corredores y evitar que los corredores avancen alrededor de las bases. [2] Se anota una carrera cuando un corredor avanza legalmente alrededor de las bases en orden y toca el plato de home (el lugar donde el jugador comenzó como bateador).

Belarrezko zelai zabal batean jokatzen da, «diamantea» (baseak dauden lekua) izan ezik hareazkoa dena. Jokoaren helburua da aurkari batek eskuz jaurti duen pilota bateaz jo eta ahalik eta urrutien botatzea eta, aurkariek pilota heldu bitartean, ahalik eta lasterketa gehienak egitea. Lasterketa gehienak egiten dituen taldeak irabazten du. Kirol horretan, ez dago berdinketarik: beti talde batek irabazi behar du, bestela «sarrerak» gehitzen dira talde batek lasterketa gehiago lortu arte.

Erasotzen duen taldea, hau da, lehen bateatzen duena, kanpoko taldea da.

Jokalarien izen eta kokaguneak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jokalarien kokapenak
  • P: jaurtitzailea (Pitcher).
  • C: jasotzailea (Catcher).
  • 1B: lehen basea (First baseman).
  • 2B: bigarren basea (Second baseman)
  • 3B: hirugarren basea (Third baseman).
  • SS: erdilaria (Short stop).
  • LF: ezkerreko kanpoaldea (Left fielder).
  • CF: erdialdeko kanpoaldea (Center fielder).
  • RF: eskuineko kanpoaldea (Right fielder).

Hauek dira arau nagusiak:

  • Bateatzaileak ezin du esku bakarrarekin bateatu, bi eskuekin bateatu behar du nahi eta nahi ez.
  • Bateatzailea ezin da base batetik pasatu hura zapaldu gabe.
  • Bateatzailea ezin da base batetik pasatu (home catchak) basea itxi badu.
  • Jaurtitzaileak ez badu lau alditan pilota ondo botatzen, bateatzaileari lehendabiziko basea hartzen uzten du.
  • Ezin dira talde bereko bi lagun (bateatzen dutenak) base berean egon.
  • 9 jokalariek joko-zelaian zehar hedatuta egon behar dute pilota hartzeko.
  • Jaurtitzaileak bere tokitik baino ezin du jaurti.
  • Jaurtitzaileak indar handiz jaurti behar dio pilota bateatzaileari, hark jo ez dezan.
  • Home run: pilota oso gogor jo edo estadiotik kanpora bota duelako, buelta osoa ematen duenean.
  • Strike: pilota jotzeko saiakera egin eta huts egitea.
  • Ball: pilota jotzeko saiakerarik ez egin eta ez jotzea.
  • Foul ball: pilota jo eta kanpora joatea.
  • Out: norbait kanporatu edo eliminatzea.
  • Run: pare bat jaurtiketatan buelta osoa ematea.
  • Pitch: jaurtitzaileak egiten duen jaurtiketa.
Caracaseko beisbol estadio bat

Kirolari buruzko zertzeladak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beisbol modernoa 1839an Cooperstownen (New York estatua, AEB) asmatu zela zioen tradizioak, baina ez da erraza hori baieztatzea, mende batzuetako garapena izan duen jokoa baita eta hurrengo urteetan kodifikatu baitzen.

1880ko hamarkadatik 1940kora arte ez zen Liga Handian jokalari beltzak jokatzea baimendu. Horregatik, jokalari beltzekin taldeak sortu ziren haren ordez, eta, halaxe, «liga beltzak» eratu ziren. Ezagunena Negro National League izan zen. Liga Handian sartu zen lehen gizon beltza Jackie Robinson izan zen, 1947an.

Gaur egun, profesional arloko AEBko talderik ospetsuenak hauek dira: New York Yankees, Boston Red Sox, Philadelphia Phillies eta Los Angeles Dodgers. Jokalariei dagokienez: Many Ramirez, Alex Rodriguez, Jimmy Rollings eta Shane Victorino.

  1. Espainiar estatuko Ohorezko ligako 10 taldeetatik 3 dira Euskal Herrikoak 2009-2010 denboraldian; Ipar Euskal Herrian ordea arazo handiak izan ditu gutxieneko mailan ere garatzeko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindiaren Hiztegia "Beisbol" Euskaltzaindia
  2. Dominikar Errepublika, Kuba, Panama, Puerto Rico, Venezuelan... kirol nazionala da eta AEBetan nagusietakoa.
  3. "Official Baseball Rules" (PDF) (2019 ed.). Major League Baseball. Archived (PDF) from the original on May 2, 2019. Retrieved September 3, 2021.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]