Lehen Opioaren Gerra
Lehen Opioaren Gerra | |||
---|---|---|---|
Opioaren Gerrak | |||
HMS Nemesisek txinatar junkoak suntsituz, Chuenpeeko bigarren gudua | |||
Data | 1839ko martxoaren 18a-1842ko abuztuaren 29a | ||
Lekua | Txina | ||
Emaitza | Britainiarren garaipena, Nankingo Ituna | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Lehen Opioaren Gerra Erresuma Batua eta Txinako Inperioa 1839 eta 1842 artean borrokatu zituen gerra bat izan zen. Gatazka lehertu egin zen Txinako Gobernu inperialak legez kanpoko opio-trafikoaren aurkako neurriak gogortzeko hartutako erabakiaren aurrean.[1]
Gatazkaren sustraiak Txinako Inperioaren eta Erresuma Batuaren arteko ordainketa-balantzan zeuden desoreketan daude. Herrialdeko zilar erreserbak (bertako diru oinarria osatzen zutenak) mantendu ahal izateko, XVIII. mendearen erdialdetik Txinak merkataritza politika protekzionista egiten zuen, Europarekiko merkataritza Guangzhouko portura mugatuz, eta bere produktu propioen (tea, zeta, portzelana,...) esportazioak lehenesten zituen Europako produktuen inportazioaren aurretik. Produktu txinatarrak britainiarrek Ameriketatik eta Europatik inportatzen zuten zilarrarekin bakarrik eros zitezkeen.[2] Horrek eragiten zuen merkataritza defizita zuzentze aldera, britainiarrak Indiatik Txinara ekoiztutako opioa esportatzen hasi ziren. Opio trafikoa legez kanpokoa zen bai Txinan bai Erresuma Batuan bertan, baina agintari britainiarren isilbidezko baimenarekin garatu zen, Europan zilar erreserben galera mugatzeko gogoz.[3]
1830eko hamarkadarako, britainiar narkotrafikatzaileek urtean 1.400 tona opio esportatzen zituzten Txinara.[4] Horrek Erresuma Batuaren aldeko ordainketa balantza irauli zuen, eta Txinan diru krisi larria eragiteko mehatxua egin zuen.[5] Aldi berean, opioarekiko menpekotasun izurriteak Txinako gizarte kohesioa mehatxatzen zuen. Narkotrafikoarekin amaitzeko gogoz, 1839an Daoguang enperadoreak atzerriko eskuetan zegoen opio guztia konfiskatzea agindu zuen Guangzhoun. Horrek Txinaren eta Erresuma Batuaren arteko merkataritza gatazkaren gorakada eragin zuen 1839an zehar, 1840ko udan gerra-deklarazio formal bihurtu zena. Britainiarrek, euren itsas nagusitasuna Txinaren errenditzea behartzeko aprobetxatu zuten. Txinak britainiarrei Hong Kong eman zien eta Mendebaldearekin merkataritzan Txinako zenbait portu irekitzea onartu zuena.
Lehen Opioaren Gerrak Qing dinastiaren behin betiko gainbeheraren hasiera markatu zuen, Mendebaldearen nagusitasun militarrari eusteko gai izan ez zena. Txina mendebaldeko eta Japoniako inperialismoaren gatibu geratu zen.[2]
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Opium War (1997)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Tsang, Steve. (2017-2-27). Modern Hong Kong. in: Oxford Research Encyclopedia of Asian History. doi: ..
- ↑ a b (Ingelesez) Fay, Peter Ward.. (1998). The Opium War, 1840-1842. The University of North Carolina Press ISBN 0807847143. OCLC .60191637.
- ↑ (Ingelesez) Platt, Stephen R.. Imperial twilight : the opium war and the end of China's last golden age. ISBN 0345803027. OCLC .1047648412.
- ↑ (Txineraz) 范岱克 (Van Dyke, Paul A.). (2018). 广州贸易 : 中国沿海的生活与事业. She hui ke xue wen xian chu ban she ISBN 9787520121729. OCLC .1097633960.
- ↑ (Ingelesez) Lovell, Julia. (2011). The opium war. Picador ISBN 9781742610528. OCLC .972683753.