London School of Economics
London School of Economics and Political Science (London School of Economis edo LSE bezala ere ezaguna, euskaraz: «Londresko Ekonomia Eskola») ekonomian eta gizarte zientzietan oinarrituriko munduko unibertsitate ospetsuenetakoa da. Campusa Houghton Street-en dago, Westminster auzoan, eta Justizia Errege-Auzitegiaren ondoan dago. Unibertsitatearen barruan British Library of Political and Economic Science (BLPES) dago, LSE library bezala ere ezaguna, gizarte zientzien inguruko liburutegirik handiena. Bere ikasle eta irakasle ohien artean, hamaseitik gora Nobel Sari daude (bakea, literatura eta ekonomia) eta Estatuburu eta gobernuburu, hogeita hamabostetik gora. LSEk egiten dituen ikerketak finantza arloan eragin handi duten txostenen iturburu dira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]LSE 1895ean sortu zen Fabian Society elkarteko kide batzuen bitartez:Sidney eta Beatrice Webb, Graham Wallas eta George Bernard Shaw. Hori guztia Henry Hunt Hutchinson filantropo pribatuak Fabian Societyri emandako 20.000 liberei esker izan zen posible[1]. Lehen klaseak 1985eko urrian eman ziren John Street-en eta hurrengo urtean Adelphi Terrace-ko 10. zenbakira mugitu zen.
1900an LSE sortu berri zen Londresko Unibertsitateko Ekonomia fakultate bihurtzen da eta 1901ean fakultateak ematen zituen ikasketak, BSC (Econ) eta DSc (Econ) deituraz, gizarte zientzietara berariaz bideratutako lehen karrerak izan ziren. 1902an ofizialki bere gaur egungo egoitzara mugitu zen, Clare Market eta Houghton Street, Aldwych ondoan. 1920ko maiatzean Jurgi V Erregeak Old Building delakoaren lehen harria jarri zuen.
Ikasle eta irakasle ohiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Mick Jagger, Rolling Stones taldeko kantaria (ez zen graduatu)
-
Michael Oakeshott, filosofo ingelesa (irakasle)
-
Karl Popper, filosofoa (irakasle)
-
Ed Miliband, Alderdi Laboristako buruzagia (MSc)
-
Margarita II.a erregina (ikasle, 1965)
-
Clement Attlee (irakurle, 1912–1923)
-
John F. Kennedy (ikasle, 1935)
-
Amartya Sen, Nobel Sariduna (Ekonomia irakasle, 1972-1977)
- Nobel Saridunak London School of Economics-ekin harremanetan
Urtea | Sariduna | Saria |
1925 | George Bernard Shaw | Literatura |
1950 | Ralph Bunche | Bakea |
1950 | Bertrand Russell | Literatura |
1959 | Philip Noel-Baker | Bakea |
1972 | Sir John Hicks | Ekonomia |
1974 | Friedrich Hayek | Ekonomia |
1977 | James Meade | Ekonomia |
1979 | Sir William Arthur Lewis | Ekonomia |
1987 | Óscar Arias | Bakea |
1990 | Merton Miller | Ekonomia |
1991 | Ronald Coase | Ekonomia |
1998 | Amartya Sen | Ekonomia |
1999 | Robert Mundell | Ekonomia |
2001 | George Akerlof | Ekonomia |
2003 | Robert F. Engle III | Ekonomia |
2007 | Leonid Hurwicz | Ekonomia |
2008 | Paul Krugman | Ekonomia |
2010 | Christopher A. Pissarides | Ekonomia |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) LSEko webgunea.