Malahide gaztelua
Malahide gaztelua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Local government county in Ireland | Fingaleko konderria |
Koordenatuak | 53°26′41″N 6°09′54″W / 53.444722222222°N 6.165°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1185 |
Arkitektura | |
Webgune ofiziala | |
Malahide gaztelua (ingelesez Malahide Castle, irlanderaz Caisleán Mullach Íde) Malahideko udalerrian kokatzen den gaztelua da, Irlandako Errepublikako Fingaleko konderrian dagoelarik.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Henrike II.a Ingalaterrakoak Irlanda inbaditu zuenean, honen zalduna zen Richard Talbot jabetu zen 1185ean inguruko lur guztiaz. XII mendean gazteluaren eraikuntza hasi zen eta 1185ean bukatu. Talbot familia izanda bertako jabe 1976 arte, ia 8 mendez beraz, Oliver Cromwellek bere esku izan zuen tarte batean ezik, 1649–1660.
XVIII mendean gaztelua handitu egin zen eta dorreak gehitu zitzaizkion. 1976an Irlandako Gobernuak erosi zuen.
Ikustekoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztelua bera ederra bada ere, atzealdean duen Talbot lorategi botanikoak ikusi beharrekoak dira. Honetaz gain aipatu beharra dago, barnean dagoen miniaturazko trenen museoa, 1920-30 arteko Irlandako trenak eta geltokiak agertzen dituena.
Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan musika kontzertuak egiten dira gazteluan.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]