Merce Cunningham
Mercier Philippe "Merce" Cunningham (Centralia, Washington, 1919ko apirilaren 16a - New York, 2009ko uztailaren 26a) estatubatuar dantzari eta koreografoa izan zen.
1930eko hamarkadan Martha Grahamek dantzan ikusi zuen eta bere taldean kontratatu zuen. Merce New Yorkera joan zen eta Grahamen taldean dantzatu zuen sei urtez. 1944an bakarka dantzatu zuen lehen aldiz, John Cage konpositorearekin egindako kontzertu batean. Cage eta Cunningham bikote izan ziren lehenengoa hil zen arte. 1953an Merce Cunningham Dance Company sortu zuen Black Mountain Collegen irakasle zen bitartean.
200 dantza baino gehiago eta beste 800 emanaldi baino gehiago egin zituen. Maiz kolaboratu zuen beste arlo batzuetako artistekin: musikariak (John Cage, David Tudor, Brian Eno; margolariak (Robert Rauschenberg, Bruce Nauman, Andy Warhol, Roy Lichtenstein, Frank Stella, Jasper Johns)... Eragin handia izan zuen dantza modernoan eta dantzari ugari hezi zituen.