Modest Mouse
Modest Mouse | |
---|---|
New Yorken 2007an. | |
Datuak | |
Jatorria | Issaquah, Washington (AEB) |
Musika mota | rock alternatiboa indie rocka |
Urteak | 1993 - gaur egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Epic, Up, K |
Taldekideak | |
Isaac Brock Eric Judy | |
Lehengo taldekideak | |
Jason Newsted John Wickhart | |
Informazio gehigarria | |
www.modestmouse.com | |
Modest Mouse indie rock estiloko musika taldea da, Isaak Brock abeslari, gitarra jotzaile eta kanta idazleak, Jeremiah Green bateria jotzaileak eta Eric Judy baxu jotzaileak Ameriketako Estatu Batuetako Issaquah herrian (Seattletik 27 kilometro ekialdera) 1993an sortua. Hasieratik hirukote horrek osatu du taldearen muina.
Grunge musika gorenean zegoela sortua, lehendabiziko albuma This Is a Long Drive for Someone with Nothing to Think About 1996an kaleratu zuen, Up Records diskoetxearekin. Bigarrena, The Lonesome Crowded West, hurrengo urtean iritsi zen.
Epic Records diskoetxearekin sinatu ondoren, The Moon & Antarctica diskoa plazaratu zuten 2000n. 2003an Jeremiah Green-ek taldea utzi zuen. Gehiegi nabaritu gabe, laugarren albuma Good News for People Who Love Bad News 2004an atera zuten. Arrakasta handia lortu zuten, batik bat "Float On" eta "Ocean Breathes Salty" kantekin.
Disko hori zabaltzeko bira luze baten ostean, 2006an estudiora itzuli zen Modest Mouse bosgarren albuma, We Were Dead Before the Ship Even Sank, kaleratzera. Aurrekoak arrakasta adina eskuratu zuten, "Dashboard" kanta nagusia zela. REM eta The Nationalekin urtebeteko bira egindakoan hurrengo diskoa prestatu dute.
Diskoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izena | Diskoetxea |
---|---|---|
1996 | This Is a Long Drive for Someone with Nothing to Think About | Up Records |
1997 | The Lonesome Crowded West | Up Records |
2000 | The Moon & Antarctica | Epic Records |
2004 | Good News for People Who Love Bad News | Epic Records |
2007 | We Were Dead Before the Ship Even Sank | Epic Records |
2015 | Strangers to Ourselves | Epic Records |
2021 | The Golden Casket | Epic Records |