Mutarrif ibn Musa
Mutarrif ibn Musa | |||
---|---|---|---|
789 - 799 ← Semeno Indartsua - Belasko Baskoia → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Zaragoza, VIII. mendea | ||
Heriotza | Iruñea, 799 ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Musa ibn Fortun | ||
Ama | ezezaguna | ||
Haurrideak | |||
Familia | ikusi
| ||
Leinua | banukasitar | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | Vali (Islam)a |
Mutarrif ibn Musa ibn Fortun ibn Qasi (arabieraz: مطرف بن موسى بن فرتون بن قاسي بن فرتون; ? – Iruñea, 799) Iruñeko azken vali musulmana zen (789?-799).
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mutarrif ibn Musa edo Mutarrif ibn Muza[1] Banu Qasi muladi leinukoa zen: aita Musa I.a zuen (aita Furtun, Cassius kondearen lehen semea islamera bilakatu baino lehenago jaioa, eta ama Aixa, Roderiko azken errege bisigodoaren eta Musa ibn Nusair Hispaniako konkistatzaile eta Mahomaren zuzeneko oinordekoaren iloba zituena)[2]. Itxuraz, 789an bihurtu zen Iruñeko vali, Musa I.ak Hixam I.a Kordobako emirrari lagundu zionean.
799an, Karlomagno frankoen erregeak matxinada kristaua antolatu zuen musulmanen aurka. Altxamendu horretan Mutarrif valia hil zen eta hiriaren kontrola Belaskotarren eskuetan erori zen.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 14 or..
- ↑ (Ingelesez)Banu Qasien genealogia
- ↑ Cañada Juste, Alberto. (1980). «Los Banu Qasi (714 - 924)» Príncipe de Viana 41 (158-159): 6-8. ISSN 0032-8472..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Banukasitar (بنو قاسي ) buruzagiak | ||
---|---|---|
Cassius kondea • Fortun ibn Qasi • Musa ibn Fortun • Musa ibn Musa • Mutarrif ibn Musa • Lubb ibn Musa • Muhammad ibn Lubb • Lubb ibn Muhammad |